Zazpi Katu gaztetxea itxi izana gaitzetsi du Euskal Herriko Gazteriaren Kontseiluak

2009ko martxoaren 10a
18:03
Entzun
Ertzaintzak gaur Bilboko Zazpi Katu gaztetxea itxi izana gaitzetsi du Euskal Herriko Gazteriaren Kontseiluak (EHGK). BERRIA.INFOra bidalitako ohar batean.

Gaztetxe eta espazio autogestionatuek betetzen duten funtzioa goraipatu du EHGK-k. "Gazteok, gure kabuz, gure beharren arabera eraikitako espazioen beharra dugu. Helduen boteretik gure beharrak zeintzuk diren, zer egin behar dugun eta zer egin behar ez dugun etengabean inposatzearekin gogaiturik gaude. Eta zentzu honetan, gazteok gure kabuz espazio propioak eta alternatibak eraikitzen aritzea txalogarri irizten dugu".

Gazteen beharrei erantzuteko komunikazio eta parte-hartze bideak zabaldu beharrean, gazteen premien neurrira diseinatu politikak bultzatu beharrean, udal instituzioak "sarri bestelako eginkizunetan" dihardutela salatu du EHGK-k. "Tristea deritzogu, gazteon beharrei Ertzaintzaren hamaikagarren desalojoaz erantzutea".



"Alta, zorionez, Euskal Herriko hainbat herritan bestelako eredurik ezagutu dugu ere; udaletxe eta gazteen arteko elkarlanean, elkarrizketan, parte hartzean eta errespetuan oinarrituak. Eta bide horretan, deia luzatu nahi diegu udal instituzioei, gazteen autogestioa eta parte hartzea errespetatu eta sustatu dezaten. Oro har, gazteen hitza entzun dezaten eta gazteen arazoei konponbideak ematea helburu izango duten gazte-politikak garatu ditzaten".

Horiek hala, Euskal Herriko Gazteriaren Kontseiluak bere babesa adierazi nahi die Bilboko 7Katu Gaztetxeko gazteei, "baita animoak eman, orain artean bezala gazteoi zabalduriko espazioak eraikiz lanean segi dezaten".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.