Zentsura mozioak ez dituela babestuko berretsi du Aralarrek, "ANVren eskubide politikoak errespetatzeko "

2008ko apirilaren 15a
11:37
Entzun 00:00:0000:00:00
Giza eskubideak defendatzean Aralarrek eskubide politikoak ere defendatzen dituela adierazi du Patxi Zabaleta alderdi horretako koordinatzaile nagusiak, eta, horrenbestez, ez dutea EAE-ANVren kontrako zentsura mozioekin bat egingo berretsi du; hain justu, "ANVren eskubide politikoak errespetatzeko".

Halaber, atzo Zizurkilgo Udalak (Gipuzkoa) hartu zuen erabakiarekin "alde bateko biktimen eskubideak" soilik babesten direla iritzi dio ETB2ko El Punto saioan egin dioten elkarrizketan. Joxe Arregiri eta Jose Luis Gerestari eskainitako bi plazen izenak aldatzea erabaki zuen atzo udalbatzak, eta neurri horren aurka agertu da Aralar. "Haiek ere bi biktima dira, ez daude epaituta, eta alde bateko eta besteko mina ulertu behar da, memoria guztiak aintzat hartu gizarte justuagoa egiteko", esan du Zabaletak. EBk plaza horien izenak aldatzearen egin du, eta horregatik Zizurkilgo Udalean zuten koalizioa apurtzea erabaki du Aralarrek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.