Zezenketak Gizateriaren Patrimonio Kultural izendatzeko eskatuko du PPk

2010eko uztailaren 28a
17:20
Entzun 00:00:0000:00:00
Mariano Raxoi PPko buruak adierazi du Espainiako Kongresuan eta Senatuan mozio bana aurkeztuko duela. Bertan Kultura ministerioak zezenketen izaera kulturala aitortzeko eskatuko du, zezenketak babesteko legedi bat izateko. Era berean, Espainiako Gobernuari eskatuko dio, zezenketak Gizateriaren Patrimonio kultural inmaterial izendatzea lortzeko, UNESCOra eskakizuna eginda.

Era honetan, Kataluniako Legebiltzarrak gaur erabakitakoa atzera botatzeko moduak proposatu nahi ditu PPk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.