Indar subiranisten arteko elkarlanaren alde mintzatu gaur berriz ere Unai Ziarreta EAko lehendakaria, eta "tren subiranista geldiezina litzateke", haren ustez. Bere alderdiak horren alde lan egingo duela ziurtatu du. "[Espainiako] Estatuak mugimendu horri beldur dio. Izan ere, ETA borroka dezake, baina mugimendu baketsu horren aurka armak eta tankeak ez dira baleko".
Iruñean egin ditu adierazpenok Ziarretak, EAk han duen egoitzako lanen ondoren egindako inaugurazioan. Carlos Garaikoetxea EAko presidente izandakoa eta Maiorga Ramirez Nafarroako EAko lehendakaria ere izan dira ekitaldian.
EAk iragarria du hurrengo urtean bakarrik aurkeztuko dela EAEko hauteskundeetarako. Beste eragile batzuekin bat egiteko, erabaki eskubidea eta giza eskubideak dira ardatz, EAren iritziz.
Ziarreta: "Tren subiranista geldiezina litzateke"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu