Andoni Egaña. 48 urte, Zarautz (Gipuzkoa). Txapeldun izan zen 1993an, 1997an, 2001ean eta 2005ean. Finalean zazpigarrenez izan da.
Maialen Lujanbio. 33 urte, Hernani (Gipuzkoa). Laugarren Txapelketa Nagusia izan du, eta 2001ean txapeldunorde izan zen. Txapeldun aurten. 2003an Gipuzkoako txapeldun geratu zen. Hernaniko bertso eskolan hasitako bertsolaria da.
Amets Arzallus. 26 urte, Hendaia (Lapurdi). Hirugarrenez kantatu du Txapelketa Nagusian, eta bigarren geratu da. Iparraldeko txapelduna da. Hendaiako bertso eskolako irakaslea da.
Aitor Mendiluze. 34 urte, Andoain (Gipuzkoa). 2001ean eta 2005ean ere Txapelketa Nagusiko finalerako sailkatu zen. Gipuzkoako egungo txapelduna da. Hernani eta Andoaingo bertso eskoletan ibilitakoa da. Ikasle ez ezik, bertso irakasle ere jardun du.
Jon Maia. 37 urte, Zumaia (Gipuzkoa). Gaurkoarekin lau aldiz abestu du Txapelketa Nagusiko finalean; horietatik bitan, Donostiako belodromoan. Zumaiako bertso eskolan aritutakoa.
Unai Iturriaga. 35 urte, Durango (Bizkaia). 2005ean txapeldunordea izan zen. Txapelketan parte hartu duen guztietan iritsi da finalera. Bi aldiz izan da Bizkaiko txapelduna. Durangoko bertso eskolan ibilitakoa.
Aitor Sarriegi. 32 urte, Beasain (Gipuzkoa). Txapelketa Nagusiko azken hiru edizioetan finalaurrekoetara heldu da, eta aurten aritu da lehenengoz finalean. 2007an Gipuzkoako Txapelketan finalista izan zen. Goierriko bertso eskolako kidea da.
Sustrai Colina. 27 urte, Urruña (Lapurdi). 2001 eta 2005eko ere Txapelketa Nagusietan finalista izan zen, eta Iparraldeko 2008ko txapeldunordea da. Hendaiako bertso eskolan ibilitakoa da ikasle eta irakasle.
Zortzi finalistak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu