Politika

"Zuzenbide Estatuan desafioak" ez direla zilegi erantzun dio Zapaterok Batasunari

2005eko otsailaren 14a
12:38
Entzun
"Zuzenbide Estatuan eta demokrazian desafioak ez dira zilegi". Hitz horiekin erantzun dio Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak Batasunaren deiari; hots, ilegalizazioa albo batera utzi eta politikagintzan normaltasunez jarduteko aukera zabaltzeari.

Zapaterok nabarmendu du Espainiako Alderdien Legea dela Batasunari hauteskundeetara aurkeztea eragozten diona, eta, beraz, Auzitegi Gorena dela erabakia hartu behar duena. Batasunari "indarkeria gaitzesteko ausardia" eskatu dio, eta, duela egun batzuk esandakoa berretsiz, ohartarazi dio "bonbak eta pistolak espetxerako eta erakundeetan isilduak izateko" bidea baino ez direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.