Ikusi Xilabaren finala zuzenean
Xilaba bertsolari txapelketaren finala gaur jokatuko da Donibane Lohizuneko Jai Alai pilotalekuan.
Miren Artetxe, Maddi Ane Txoperena, Elixabet Etxandi, Irantzu Idoate, Aitor Servier eta Maddalan Arzallus dira finalistak. Maialen Hiribarrenek jantziko dio txapela irabazleari. Finaleko bortz parte hartzaile Bertsolari Txapelketa Nagusira pasatuko dira.
Idoateren txanda ere iritsi da, eta nerabe baten bizipenak kantatu ditu:
Idoate: "Beti ez dira ongi konpontzen/burua eta gorputza/nekez daiteke indarrik gabe/norbera aurrera bultza/ta pentsatu dut nahiz ta zaila den/aurkitzen minen hizkuntza/joan nahi badut goruntza/beldurrak ditzadan uxa/erranen dut ez naiz untsa/norbere akatsak onartzea da/aitzinatzearen funtsa/beldur gehiago sortzen dit baina/eskatuko laguntza"
Arzallus: "Azkenaldian nere barruan/sentitu dudan gudua/nahiz medikuak esan aurretik/ ezer ez den segurua/orain goxatu nahiko nituzke/familia, ingurua/disfrutatu segundua/ta bisitatu mundua/orain aurrera egin nahi nuke/horixe dut helburua/nere bizitza bizi nahi nuke/galdu aurretik burua"
Ganbarakoa
Oholtzaratu da dagoeneko Maddalen Arzallus. Honako gaia egokitu zaie bertsolari guziei: "Gaur lehen aldikotz, zure buruari aitortu diozu ez duzula arrazoin".
Buruz burukoan kantatuko duten bertsolarien izena jakin aitzineko azken ariketa da ganbarakoa eta bertan gaia emanik, hiruna bertso kantatu beharko dituzte nahi duten aire eta neurrian.
Bertsolari guziak ganbarara igorri ditu Aritz Bidegainek. Pausaren momentua heldu da. Jai Alai osoa mugitzen hasi da, trago bila joateko edota komunetako sarbidean zain egotera.
Azkenik Servierrek eta Idoatek kantatu dute. Bi adiskide zaharren rolean sartzea egokitu zaie. Herriko plazan elkartu dira, betiko bankuan jarririk, jendeari begira. Adinean aitzinaturik, eginikoak eta egin gabekoak izan dituzte buruan.
Idoate: "Beti batenbat badu/barnean norberak/baina ezin so egin/geronen barnerat/berdin aritu gira/baztertuz aukerak/ta gaur/pentsatzen hasi/ez ote da berant/aitzin sekulan egin/gabeko galderak
Servier: "Nahi dut galdera berri/hauez solastea/ta erantzunak zeintzuk/diren zehaztea/lehena ta oraina/a ze kontrastea/orain bost/urte hil zen/nere emaztea/nerekin ez zen izan/nahi bezain askea".
Ondotik, Etxandi eta Txoperena aritu dira. Bikotekidea dira, eta azkenaldian nehoiz baino gatazka gehiago sortu dira haien artean. Lehen aldikotz, laguntza eskatzea erabaki dute.
Etxandi: "Neska hori zelako/benetan berezi/bihotzean krak egin/eta zenbait gezi/baina oino eztut nahi/zurekin bereizi/oino posible dela/nahi nuke sinetsi/oino zerbait baigira/etzazula etsi"
Txoperena: "Nik ere izan nahi dut/bai zure laguna/baina barnean daukat/beldur bat iluna/ta goibel pasatzen dut/gaua ta eguna/barrenean sortzen dit/ta estuasuna/eztakit nahi nukeen polimaitasuna".
Etxandi: "Terapian baigira/egun buruz buru/ta honen konpontzea/dugu guk helburu/maitasunean bada/horrenbeste gudu/zer poli zer istorio/hori zure mundu/maitasunarekilan nahiko lan badugu"
Hamarreko ttipia
Artetxe eta Txoperena hasi dira kantuan lehen-lehenik. Drogazaleak dira biak. Orain dela hilabete batzuk droga gelditzeko terapia baten hastea erabaki zute, eta ibilbidean proposatu taldekako saioan elkartu berri dira.
Artetxe: "Baina gela honetako/neoien argira/buruan enbata bat/bueltaka ari da/kezka eta haizea/jira eta bira/baina gauzak horrela/maiz izaten dira/joan zirenengatik/saiatuko gira"
Arzallus: "Joan ziren horiei/musu besarkada/eta gero buruko/haizeen ufada/drogak sortu lezakeen/barne matxinada/deitu zaidazu lasai/erortzen bazara/zulo huntatik/aterako gara"
Puntu erantzunak kantaturik, bertsolariek hamarreko ttipiari ekinen diote.
Puntu erantzunak
Bertsolari guziak banazka ari dira gai bati buruz hiru puntu erantzuten.
Zortziko ttipian Txoperena eta Servier izan dira azkenak. Bi lagun dira. Txoperenak meditazio saioetan parte hartzeko usaia d,u eta irakasleak galdegin arnas ariketak egiten hasi da, baina, ohartu denerako, Servier zurrungaka ari zaio ondoan.
Txoperena: «Lasaitzea hemen da/ horren garrantzitsu/ ez zenula lortuko/ berez nintzen izu/ baina hasi zara/ nonbait itsu-itsu/ ba ikusten dudanez/ funtzionatu dizu».
Servier: «Zuen mmm-ak entzunez/ hain nago gustora/ saioa gehiagotan/ egin beharko da/ tripa behera eta/ bi bularrak gora/ zurrunga egiten dut/ zuen erritmora».
Idoate eta Artetxe ere zutitu berri da kantuan aritzeko. Bi arraunlari dira. Aldi honetan ere Artetxe ez da etorri trebatze saiora. Idoate, taldearekin Donibaneko badian arraunean ari zela, Artetxe ikusi du hondartzan, oihalean etzanik.
Idoate: «Bestela nola diren ta/ besoak mintzen/ zure gisa egiten/ saiatua nintzen/ ta gainera ez duzu/ kexurik arintzen/ parasolaren pean/ lagunei agintzen».
Artetxe: «Ni aitzinean ta hor/ ikusten zaitut zu/ giharrari emanez/ arraunean sutsu/ gibelaka zoaz zu/ orduan ba aizu/ patroi ona naizela/ adierazten duzu».
Bizi-bizi alxatu dira Etxandi eta Arzallus. Gai honi kantatu diote: «Bi kantonier edo herriko langile dira Arzallus eta Etxandi. Gaur haien arduradunak usaian baino lan gehiago eman die. Pausaren momentuan, Etxandik hurrupa bakarrean edan du kafea. Arzallusek bigarren kafe bat eskatu du oraintxe».
Etxandi: «Itxura politika/ ta zer gezur kate/ nagusiak beti d/ egin anitz kalte/ garbitzekoa bada/ hemen partez parte/ berak ta auzapezak/ garbitu bezate».
Arzallus: «Bera ta auzapeza/ ze bi tripa gizen/ horiei jarraitzeaz /ni aspertu nintzen/ beraz ez dut segiko/ goikoei zerbitzen/ turistek zikintzeko/ kaleak garbitzen».
Zortziko ttipia
Segidan, binazka, gaia emanik, zortziko ttipian aritzeko deituak izanen dira bertsolariak.
Txoperenak eta Artetxek azkenik kantatu dute zortziko handian, eta honako gaia ukan dute: azken urteetan, Txoperena eta Artetxe Marieniako proiektuaren kontra mobilizatu dira. Bukatu dira helegite aukera guziak. Gaur elkartu dira Kanboko lurretan, eta oihal denda muntatzen hasi dira.
Artetxe: «Burua daukat lur erosleen/ promotoreen enpresan/ bidea libre utzi diote/ nahi zuena egin zezan/ beraz CRSak baldin badatoz/ heldu ta gorputzak etzan/ ja beste ezer ez ezin da ezarri/ gure lurraren defentsan».
Txoperena: «Eta hargatik jarri ohi dugu/ biok dugun apurra/ nahiz eta bidean izan nekea/ eta eduki beldurra/ Euskal Herriak hau in ezean/ izanen baitu malurra/ biak batera doazelako/ gure hizkuntza eta lurra».