Zuzendariari

Mendia andreari

2012ko otsailaren 25a
00:00
Entzun
Otsailak 20, albisteetan Lakuako Gobernuaren Justizia kontseilaria, Idoia Mendia, agertu zen. 1968 eta 1978 urteen bitartean estatuak sortutako biktimen aitorpenari dagokion dekretuaren zirriborroa aurkeztu zuen. Oinarrizkoa dagatazka politikoaren konponbidean, eta biktima eta haien senideentzat ezinbestekoa. Arretaz entzun nuen: «Ez da biktima hauei erreparazioa eta indemnizazioa ematea soilik, baizik eta dekretu honen bitartezbiktima hauek denbora luzean inguratu dituen isiltasun, utzikeri eta ahanzturazko errezela irekitzea da nahi duguna. Zigorgabetasunaren aurrean, egia aitzinetik». Eta gustokoak izan nituen bere hitzak. Eta arretaz entzuten jarraitu nuen: «Dekretu honek ez ditu epaituko victimarioak izan zitezkeenen jarrerak» (RAEren arabera, eraileak), eta haien ekintzak «ekintza desegokitzat» jotzen zituenean. Eta bere hitzak ez zitzaizkidan gustatu, hipokritak izateagatik uste dut.

Baina entzutenjarraitu nuen,eta esan zuen gorria jarri gabe eta ahots tinkoz, ETAren biktimak «lasaitu» nahi zituela, bermatuz dekretu honetan ez zirela kabitzen «ez parekatzerik ez distantziakidetasunik». Haserretu ninduen, ustez aitortu behar zituen biktimak bigarren maila batean kokatzen baitzituen berriro. Zerbaitetan ematen diot arrazoia Mendiari, eta Jaurlaritzari: gure anaia Mikel Salegi, guardia zibilek kontrol baten eraila, ez da sekula izango errepresio frankistaren sinboloa den eta hil ostean «biktima»-tzat jo zuten Meliton Manzanas torturatzailearen «berdina edo baliokidea».

Norbera bere hitzen eta jarreren erantzulea da, Mendia andrea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.