Zuzendariari

'Txuri'-ren alde egin duzuenoi, esker onez

Isidra Diaz Diaz.
Jose Mari Perez Diaz 'Txuri' euskal preso politikoaren ama.
2011ko abenduaren 2a
00:00
Entzun
Gutun honen bitartez eskerrak eman nahiko nizkioke pasa den azaroaren 23tik 26ra Txuriren askatasuna eskatuz herrian burutu diren mobilizazioetan parte hartu duen herritar orori.

Duela aste pare bat bidalitako gutunean egun marrazten ari den koiuntura berriankalera ateratzearen beharraz hitz egiten zuen Txurik, hainbat eta hainbat euskal preso politikori aplikatzen zaion salbuespenezko neurriekin behin betiko amaitzeko.

Ziur nago herriko albisteak bereziki pozgarriak izan direla beretzat azken egunotan, mobilizazio jendetsu eta arrakastatsuak izan baitira. Bertsolari, antzezle, musikari, dantzari, hizlari, txistulari, txalapartari eta nola ez, herritar horri, jakin ezazue bihotzez eskertzen dizuedala Txuri zein gainontzeko preso politikoen eskubideen alde egindakoa.

24 urteko espetxealdi-bide luze honek 25. geltokirik izan ez dezan, eta zenbaki borobilak ospakizunerako aitzaki soilik bihurtuko diren esperantzarekin, hemendik aurrera ere bakoitzak ahal duen tokitik eta ahal duen indarrez lanean jarraitzeko gonbitea luzatzen dizuet.

Hortxe daukagu erronka eta hortxe izan behako dugu bidelagun, urtarrilaren 7an Bilboko kaleetatik hasi eta falta zaizkigun guztiak etxean gure arteanizan arte.

Badugu zer egin, animo eta eutsi goiari!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.