Zuzenekoa: Aitor Etxebarriazarragak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala jokatu da Bilboko Casilla aretoan.
Bizkaiko 2025eko Bertsolari Txapelketak badu txapelduna: Aitor Etxebarriazarraga. 1163 punturekin lortu du lehen postua, Onintza Enbeitarengandik puntu erdira. Honela gelditu da sailkapena:
Aitor Etxebarriazarraga.................1163 puntu.
Onintza Enbeita....1162,5 p.
Txaber Altube............698,5 p.
Aitor Bizkarra................. 694,5 p.
Xabat Galletebeitia.... 691 p.
Jone Uria......... 691 p.
Oihana Bartra......... 689 p.
Gorka Pagonabarraga............ 671 p.
Txapela buruan, Aitor Etxebarriazarragak hala agurtu ditu Bilboko La Casillan batu diren 4.700 lagunak:
Lehenengo eskertzak
gaur lilitegira
ta jausi nazenean
deustenei tira
baina emon daiegun
iraultzei segida
behingoz sortzeko mundu
bat danon neurrira
hori ezta lortuko
egonda begira
ta soilik ametsak ez
heltzeko utopira
ekiteko unea
hau dala argi da
biharrak marrazteko
gaurrak behar dira
Txapela buruan, Aitor Etxebarriazarragak hala agurtu ditu Bilboko La Casillan batu diren 4.700 lagunak:
Lehenengo eskertzak
gaur lilitegira
ta jausi nazenean
deustenei tira
baina emon daiegun
iraultzei segida
behingoz sortzeko mundu
bat danon neurrira
hori ezta lortuko
egonda begira
ta soilik ametsak ez
heltzeko utopira
ekiteko unea
hau dala argi da
biharrak marrazteko
gaurrak behar dira
Txapela buruan du dagoeneko Aitor Etxebarriazarragak. Arantza Plazak jantzi dio.
Etxekoei eta ingurukoei eskaini die agurra Onintza Enbeitak. Bigarren postua lortu du.
Iraultzara batzeko deia egin du oholtzatik Txaber Altubek, hirugarren postua lortuta: «Gaur gazteria iraultzailea/ ekarri nahi dut oholtzara/ eskuin eta ezker, hedabideetan/ seinalamendu latza da/ ta hala ere jendea batzen/ dabil antolakuntzara/ zapalduok borrokara/ deus ez ginen, dena gara/ mamu zaharra berpizten dabil/ eman zaiogun bultzada/ Euskal Herritik mundura eta/ derrotatik iraultzara».
Bizkarrak ingurukoei eta bertsolaritzari eskaini die amaierako agurra: «Nire portuei, nire aingurei/ haserako bi hitz baldar/ bertso guztiak zuentzat ziren/ eta abar eta abar/ ta urrengo aitortza/ kale burrukan/ dabiltzanentzat su ta gar/ faxistek ta haien hauspotzaileek/ egin dezatela dar-dar/ ta nahiz ta olatu gandor gainean/ artistak sentitu bakar/ korronte talka gabe ezin da/ urik bilakatu apar/ ta horrexegatik bertso mundua/ zeozerk zeugana nakar/ alkar xaxatuz ta akuilatuz/ sortzen dugulako alkar»
Honakoa kantatu du bosgarren postua lortu duenak, Xabat Galletebeitiak: «Lotsatiak, beldurtiak/ jendaurrerako ez gauzak/ hitz bat ahoskatzerako/ betikotu pausak/ kupel artean isilik/ mantendu direnak ausart/ oholtzak egotzitakoak/ gainean utziz errautsak/ mikroan eta makroan/ ze kostu dauka irauntzak/ bizitzak iraul daitezen/ bizi ditzagun iraultzak».
Seigarren postua eskuratuta, hala amaitu du gaurko saioa Jone Uriak: «Ai, gure bertsoen eta/ oholtza gaineko mundu/ ustez oso feminista/ baina enago seguru/ haur bat sortzeko bidean/ pentsatu hiru segundu/ ze diferentzi sortzen den/ haurdundu edo ez haurdundu/ oholtzatik zenbat hile/ beharko zaren urrundu/ ta itzultzean noiz arte/ beharko zaituzten lagundu/ uko egindako ze plaza/ ta ze aukera kopuru/ honi buruz ere noizbait/ hitz egin beharko dugu».
Kulturaren aldeko aldarria egin du Oihana Bartrak: «Musu bat Martutenera/ Basaurira, Zaballara/ herri lez aurrera eiteko/ behar zaituztegu jada/ eta zer da ba herri bat/ bere kultura ezpada/ bere pentsatzeko era/ eta bere begirada/ kultura ez da Guggenheim/ BBK Live eta gaba/ kultura da gaztetxea/ Bira, Faktoria, Laba/ euskeraz pentsatzen duen/ sortzaile ororen bultzada/ ta hortik zer izan nahi dugun/ eraikitzen ari gara».
Hala amaitu du gaurko saioa Gorka Pagonabarragak: «Bertsozalea zuri mila esker/ festa hau nola ez maita/ hartu agenda hurrengo zita/ zein den nahi nizuke aipa/ hilabetea urtarrila ta/ eguna hogeita hamaika/ eskuma geroz ta eskumarago/ ezkerra hari jarraika/ zelaia hori bada faxistak/ hel daitezke noranahi ta».
Azkenean, hala gelditu da sailkapena:
Aitor Etxebarriazarraga.................1163 puntu.
Onintza Enbeita....1162,5 p.
Txaber Altube............698,5 p.
Aitor Bizkarra................. 694,5 p.
Xabat Galletebeitia.... 691 p.
Jone Uria......... 691 p.
Oihana Bartra......... 689 p.
Gorka Pagonabarraga............ 671 p.
Aitor Etxebarriazarragak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketa.
Enbeitak ere erantzun dio gaiari.
Hala abiatu du lehenengo bertsoa: «Bost urte dira Tinder bitartez/ ezagutu zintudala/ ta zenbat aldiz uleak puntan/ jarri deustazu azala/ goizean oso estu egon naz/ badakit normala dala/ 'onena zara' esan deustazu/ zuretzako naturala/ badakit lehen bertsolaritza/ urruti samar zeunkala/ ta orain 'toma! txapelketa bat!'/ udagoienero hala/ nahiz eta jakin zu ez zarela/ nigazko inpartziala/ igarri dozu momentu hortan/ horixe behar nebala».
Parean duenari barkamena eskatu dio segidan: «Begietara begiratuta/ gero hatzamarrak hartu/ 'onena zara', esan deustazu/ inoiz ez bezala, altu/ nik esan deutzut 'berandu goaz'/ furgonetari sakatu/ ta benga, benga, ahal badozu/ umearen gauzak batu/ final handiak egiten gaitu/ lasaienak be zoratu/ lekutik kanpo nabil aspaldi/ nahiz eta neuk ez onartu/ nahiz eta bihar barriro nire/ platera mahaian ahaztu/ onena zara, pentsau egizu/ ta ahal badozu barkatu».
Begietara begiratu eta horrela esan dizu: «Onena zara».
Etxebarriazarraga izan da gaiari erantzuten aurrena: «Urtebete da lagunok/ juerga asmoz gengozala/ barratik neure begiak/ zut zuregan neukozala/ nigana hurbildu zinen/ esanez 'bazatoz ala?'/ eta nik 'bai' hitz totelez/ bota neutzun diosala/ ordutik gurutzatu dot/ sarri zure etxeko sala/ ta elkar itsatsi gara/ nola leihoei kresala/ gaur onena zara esanez/ laztandu deustazu azala/ guzurra dala jakinda/ ta egia balitz bezala».
Parean duenaren begiei sinistu nahi diela esan du segidan, eta hala amaitu du bertsoaldia: «Nahiz eta saiatu kartak/ berba gozoz mozorratzen/ hemen argi ikusten da/ nor dan lehen ta nor atzen/ nahiz eta saiatzen nazen/ luzeagoan kolpatzen/ beroalditik harago/ ez zaitut inoiz topatzen/ egia esan gaitza da/ zugaz holan harremantzen/ zertan hasi gara ba/ gure artekoa sailkatzen/ zer dan ona zer dan txarra/ alper-alperrik aitatzen/ igual neuk ikasi behar dot/ neure burua maitatzen».
Pertsona bera dira oraingoan: Enbeita 40 urterekin eta Etxebarriazarraga 18 urterekin. Etxebarriazarragak esan dio Enbeitari kritikatu duen guztia egiten ari dela orain.
Hala hasi du bertsoaldia Enbeitak: «Zuk asmatu duzu aupa/ ta horrek harrituta nauka/ koherentzia beti egon da/ sobrebalorauta».
Etxebarriazarragak galderaz josi du elkarrizketa: «Biok gara bertsolari/ ta jardun honetan ari/ adin nagusi egin barritan/ nago zuri adi/ jarraitzen dozu kantari/ kontraesanen atari/ orduan zeba kantau oraindik/ inkoherentziari?».
Sei puntuko motzean, hiruna bertso kantatu beharko dituzte segidan.