Zuzenekoa: Euskalgintzaren Kontseiluak milaka euskaltzale bildu ditu Bilbon
Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, milaka euskaltzale batu dira gaur Bilboko Bilbao Arenan. Euskararen aldeko beste pizkunde baterako txinparta piztu asmo dute.
Bertsotan ari dira Ane Labaka eta Aitor Etxebarriazarraga.
Bertsotan ari dira Ane Labaka eta Aitor Etxebarriazarraga. pic.twitter.com/RGUXw4p2bz
— Irati Urdalleta (@UrdalletaIrati) December 27, 2025
Egoera hau aldatzeko:
— Euskalgintzaren Kontseilua (@kontseilua) December 27, 2025
ahots bakoitza, ahots guztiak;
pertsona bakoitza, pertsona guztiak;
hitz bakoitza, hitz guztiak;
keinu bakoitza keinu guztiak;
argi bakoitza, argi guztiak.
Itzali da Miribilla.
💬 @edurneazkarate
💬 Olaia Aguayo
🩰 Miriam Perez Cazabon pic.twitter.com/vNMBnbfZ8K
Kontseilua oholtzan
Euskalgintzaren Kontseiluko zuzendaritza oholtzara igo da. «Atzeraldiaren arriskua handia da, larrialdian gaude», ohartarazi dute. Hori horrela, nabarmendu dute ezibestekoak direla hizkuntza politika «ausartak», euskara herritar guztiengana hedatzeko eta gizartean orokortzeko anbizioa duenak: «Hori da egungo munduan euskarari etorkizuna bermatzeko modua».
Neurriak zerrendatu dituzte: euskara doakoa eta irisgarria izatea, euskara orortzea hezkuntzan, euskaraz aritzen diren kulturgileak babestea, euskarazko hedabide sistema indartzea, arnasguneetarako politika propioak abiatzea...

Euskalgintzaren Kontseiluko Pizkundea ekitaldian Gotzal Mendibilekin eta Flako Fonkirekin kantuan ari dira milaka euskaltzale. pic.twitter.com/LmjhyqcI7Y
— Irati Urdalleta (@UrdalletaIrati) December 27, 2025
Kontseiluaren lehen hitzaldia
Euskaldunon Egunkaria-ko eta BERRIAko zuzendari ohi Martxelo Otamendi eta Jakin-eko zuzendari Lorea Agirre igo dira oholtzara. Nabarmendu dute euskara larrialdian dagoela: «Nahiko genuke gauzak ondo doazela esatea, baina hori gure burua engainatzea litzateke». Alta, gogorarazi dute aurrez ere euskarak pasatu dituela garai txarrak eta euskaltzaleen ekinaren ondorioz egin duela aurrera. Orain beste pizkunde bat behar dela aldarrikatu dute: «Etorkizuna dago jokoan. Denon arteon emango diogu beste pizkunde bat euskarari. Euskaltzaleon garaia da!».

Hasi da ekitaldia
Hasi da Euskalgintzaren Kontseiluak antolatutako Pizkundea ekitaldia. Oholtzan daude Korrikaren koordinatzaile Ane Elordi eta Euskaraldiko koordinatzaile Goiatz Urkijo.

Euskararen #Pizkundea hauspotzeko asmoz mukuru bete dugu Miribilla. Hasi da ekitaldia! Euskararen alde indarraldi berria abian da. @kontseilua pic.twitter.com/fCKCvDq9wS
— Kike Amonarriz (@KikeAmonarriz) December 27, 2025
Euskararen alde eta euskararen oldarraldiaren aurka Miribilla bete dugu.
— Iban Asenjo Garde (@IbanAsenjo) December 27, 2025
Euskararen biziberritze prozesuan mugarri bat izan dadila.
Orain ez bada, noiz?#euskara #pizkundea pic.twitter.com/wUAue3yQkT
Jendetza dago Bilbao Arenan.

Pello Otxandianok ere hartu du hitza. Euskarak beste pizkunde bat behar duela aldarrikatu du, eta bestelako neurri politikoak hartzea ezinbestekoa dela.

Ordezkari politikoak
Bilbao Arenan dira zenbait ordezkari politiko ere. Besteak beste Eusko Jaurlaritzakoak: Ibone Bengoetxea Hizkuntza Politika sailburua, Aitor Aldasoro Hizkuntz aPolitika sailburuordea eta Jokin Azkue HABEko zuzendaria. Bengoetxeak esan du euskarak pertsona oro behar duela, baita aliantza zabalak ere.

Hasi dira euskaltzaleak bilbao Arenara sartzen: 16:00etan ireki dituzte ateak.