Albistea entzun

KATALUNIA INDEPENDENTZIARAKO BIDEAN

Zerrenda bateratu bat proposatu du Masek, politika arloko eta gizarte zibileko ordezkari eta adituekin

Kataluniako Gobernuko presidenteak ez du zehaztu hauteskundeetarako datarik. 3.000 lagunen aurrean azaroaren 9aren ondorengo bide orria aurkeztu du. Prest agertu da zerrenda bakarraren buru ez izateko.

Artur Mas, hitzaldia ematen. /
Artur Mas, hitzaldia ematen. / Toni Albir/EFE

Berria -

2014ko azaroak 25 08:03

Azaroaren 9ko galdeketa balio juridikorik gabea izanik, "behin betiko galdeketa" egin nahi du Artur Mas Kataluniako Gobernuko presidenteak, eta horretarako egin beharreko urratsak aurkeztu ditu gaur; hain zuzen, Kataluniako hauteskundeen bigarren urteurrenaren egunean.

"Iritsi da unea kontsulta egiteko dugun tresna bakarra erabiltzeko. Hauteskundeak gure esku daude, eta legezkoak dira", esan du Masek. Zehaztu duenez, alderdi politikoak eta gizarte zibila lirateke hauteskundeak kontsulta bilakatuko lituzketenak. "[Hauteskundeak] deitzen dituenak; hau da, nik, hauteskunde autonomiko batzuk balira bezala deitu beharko lituzke, estatutako legediaren arabera".

Hauteskundeak aurreratzekotan, "galdera edo programa argi bat" egon beharko litzatekeela iritzi dio; hau da, herritarrei Katalunia "estatu independente" izatea nahi duten edo ez galdetzea. Halakorik ez badago, esan du hauteskundeak dagozkien datan egingo direla—2016an—.

Generalitateko presidentearen ustetan, alderdi politikoen artean hitzartutako zerrenda bakar bat osatu beharko litzateke, ordezkari politiko, gizarte zibileko ordezkari eta hainbat adituk osatua. Zehaztu du prest dagoela zerrenda horren buru ez izateko. Zerrenda horren agintaldia "laburra" litzateke, urte eta erdikoa, gutxi gorabehera. Kataluniako Konstituzioa idazteko ardura izango luke, eta 18 hilabetera katalanek hori bozkatu beharko lukete.

Ez du hauteskundeetarako datarik eman; esan du ez dutela finkatu. Lehenik, "zer eta nola" zehaztu nahi dute, egiten dituztenean "azterketa gainditu" egingo dutela ziurtatzeko. "Ezin dugu lorik hartu, baina ongi prestatuta iritsi behar gara", gaineratu du.

Masek argitu du Generalitateko presidente gisa eman duela hitzaldia, ez gobernuaren izenean edo alderdi politikoen izenean. Azaldu du "guztiei" interesatzen zaiela herrialdean abiatutako prozesua osatzea, eta azken helburua "Katalunia hobe bat" dela esan du. "Mezua argia da: herri batek subiranotasuna izan dezake helburu indarkeriarik gabe, eta beti irribarre bat ezpainetan".

Espainiako Estatuaren jarreraz

Masek nabarmendu du Katalunian autogobernu gehiago nahi duten bitartean, Espainiako Estatuak politika zentralizatzaileak areagotzen dituela. "Katalanen gehiengoari [Espainiako] estatuak huts egin digu, eta huts egiten jarraitzen du". Esan duenez, Kataluniatik "uneoro" lagundu dute Espainiako Estatua. Era berean, "eszeptiko" agertu da Espainiarekin akordio batera heltzeko aukeraren gainean.

Generalitateko presidentearen arabera, "erabaki garrantzitsuak" hartu aurretik beti jarri izan ditu hautetsontziak, eta bide horretan jarraitzeko asmoa adierazi du: "Berriro egingo dugu beharrezkoa denean, bidegabeko kereilen beldurrik gabe". Txaloka erantzun diote hitzaldira bertaratutakoek.

Galdera bat aireratu du jarraian: "Katalunia gai da prozesuarekin aurrera jarraitzeko bere baliabideekin?". Baietz erantzun du, "dudarik gabe". Adierazi duenez, azaroaren 9ko mobilizazioarekin "estatusa" aldatu zuen Kataluniak, eta hilaren 10ean "herrialde askeago bat" zen. "Ez da erraza, baina lortzen denean ez da gehitzen, biderkatzen baizik".

Ikusmin handia

Proposamenaren aurkezpenak ikusmin handia sortu du. Hasiera batean, 2.000 lagunentzako lekua duen areto batean zen egitekoa hitzaldia, baina beste batera lekualdatu dute. 3.000 lagun inguru bildu dira; tartean, gizarte zibileko eta alderdi politikoetako ordezkariak. Besteak beste, ANCko presidente Carme Forcadell eta Omnium Culturaleko buru Muriel Casals, PSCko presidente Angel Ros, Joana Ortega gobernuko presidenteordea eta Oriol Junqueras ERCko burua.

Galdeketaren ostean, alderdiekin bilera sorta bat egin du Masek, haien iritziak biltzeko. Aurrerantzean egin beharrekoaren inguruko alderdien proposamenak bildu ditu bi astez, eta Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari ere elkarrizketarako deia egin zion. Gonbiteari uko egin zion Rajoyk.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Senatua, gaurko bilkuran. ©Juan Carlos Hidalgo / EFE

Espainiako Senatuak Memoria Demokratikoaren Legea onartu du, eta datozen egunetan sartuko da indarrean

Iñaut Matauko Rada

Espainiako Kongresutik jasotako testua aldaketarik gabe onartu du Senatuak. Aldeko 128 boto izan ditu legeak, aurkako 113, eta hemezortzi senatari abstenitu egin dira.

Ongizate Hitzarmenaren aurkezpena. ©EH Bildu

Egiturazko neurriak sustatzeko hitzarmen bat proposatu du EH Bilduk

Iosu Alberdi

Ongizate Hitzarmenak hamar neurri jaso ditu: bost «ongizatearen oinarri materialak bermatzeko» eta beste horrenbeste aberastasuna banatzeko.

 ©GORKA RUBIO / FOKU
Julien Charles izanen da Pirinio Atlantikoetako prefet berria

Julien Charles izanen da Pirinio Atlantikoetako prefet berria

Berria

Eric Spitz ordezkatuko du karguan, Polinesia Frantseseko kolonian izendatu baitute, Frantziako Errepublikaren goi komisario. Charles Saona eta Loirako prefet izan da orain arte.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...