Albistea entzun

Literatura

Lawrence Arabiakoari buruzko gogoetei irtenbidea eman die Atxagak 'Txoriak kolpeka' liburuan

Mlitar ingeles ezagunari buruzko saiakera laburrari bi narrazio gehitu dizkio, liburuan "batasun batean" biltzen direla iritzita.

Bernardo Atxaga, liburuaren aurkezpenean, Donostian.
Bernardo Atxaga, liburuaren aurkezpenean, Donostian. Gorka Rubio / Argazki Press

Juan Luis Zabala -

2014ko azaroak 27

"Batasun batean” bilduta daudela iruditzen zaion hiru testu batu ditu Bernardo Atxagak Txoriak kolpeka liburuan (Pamiela, Upaingoa saila): bi narrazio eta saiakera labur bat. Liburuko lehen ipuinak, Andoniren heriotza LSDaren argitan, duela 800.000 urteko gizaki baten heriotza du kontagai, eta heriotzari buruzko hausnarketa bat gordetzen du bere baitan. Bigarren ipuinak, Pierrek dioena entzun dut, erlezain baten aitortza jasotzen du, erleen munduko poesia bereganatuz. Saiakera laburrak Lawrence Arabiakoa du izenburu; Thomas Edward Lawrence Lawrence Arabiakoa militar ingelesaren irudia aztertzen du, haren ospearen zergatiari erreparatuz bereziki.

Duela ia mende erdi bat, artean 14 edo 15 urte baino ez zituela, Tolosako Leidor zinema aretoan Lawrence Arabiakoari buruzko filma ikusi zuen arratsean du jatorrizko sorburua Atxagak Lawrence Arabiakoari buruz idatzi duen saiakera laburrak. Flmak arrasto sakona utzi ziola gogoratzen du, eta aretotik irten ostean orientazioa galdurik ibili zela Tolosako kaleetan. Desertuak eta Lawrence Arabiakoak berak, pertsonaiak, liluratu zuten orduko hartan.

Desertuak presentzia nabarmena izan du harrezkero Atxagaren obran, hala Etiopia aspaldiko poema liburuan nola Nevadako egunak eleberri iaz argitaratuan, besteak beste. Lawrence Arabiakoaren gaia, berriz, “herrestan” eraman du luzaz, harik eta saiakera honetan irtenbide literario bat eman dion arte.

Blanco y Negro aldizkariko artikulu batean aspaldi irakurri zuen kontu batek ere eragin handia izan du saiakera horretan, izenburua ere kutsatu baitu. Artikulu hatan irakurri zuen Atxagak Lawrence Arabiakoaren etxera txori bat inguratu eta kolpeka hasten zela, eta horrek bere onetik ateratzen zuela gizona. Adiskide batek, mesede bat egin nahian, txoria hiltzea erabaki zuen, eta justu txoriari tiro hilgarria bota zion une berean Lawrence Arabiakoa gidatzen ari zen motorra errepidetik irten zen, heriotza ekarri zion istripuan. Kontu horri buelta asko eman zizkion urte askoan Atxagak, baina “okerreko bideetatik”, harik eta aurten asmatu duen arte nola bideratu bere gogoetak testu egoki batera.

"Hil ondoren utzitako irudia" da Txoriak kolpeka liburuan ageri den gai nagusietako bat, eta gai hori Nevadako egunak nobelan ere agertu zela gogoratu du Atxagak, Paulino Uzkudun boxeolariari buruzko pasarteetan eta bere gurasoei buruzko idatzitakoetan, besteak beste.

Liburuko bi ipuinak Nevadako egunak eleberritik kanpo geratutako testuen artxiboan gordeta zeuzkan Atxagak. Lawrence Arabiakoari buruzko saiakera idatzi eta liburuarentzat Txoriak kolpeka izenburua erabaki ondoren, bi ipuin horiek, izeburu horren eraginez, “eraldatu” egin dira, lehena bereziki, eta Atxagak pentsatu du argitaratzeko moduan daudela, eta liburu honetan argitaratzeko moduan zehazki, saiakerarekin batera batasun koherente bat osatuz.
 

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Jokin Campion Gaston, Saioa Alkaiza Guallar eta Ander Perez Argote, gaur, Iruñean. ©Iñigo Uriz / Foku

Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Iruñeko Udalak otsailera atzeratu dute Bertsoaroa

Ane Eslava

Nafarroako Bertsolari Txapelketa jokatzen ari delako atzeratu dute zikloa. Iruñeko Bertsopaper Lehiaketako irabazleen berri eman dute, eta Saioa Alkaizaren bertso sorta batean oinarritutako 'Biziraute saiakera' ikuskizuna aurkeztu dute.

<em>Emakumeak abstrakziogile</em> erakusketako hainbat obra, Bilboko Guggenheim museoan. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Motibo ez-abstraktuak

Iñigo Astiz

Emakumezko artistek abstrakzioaren historian izan duten lekua aldarrikatzen duen erakusketa bat zabaldu du Bilboko Guggenheim museoak: 'Emakumeak abstrakziogile'. Guztira, 110 artistaren 400 obra baino gehiago bildu dituzte

Jon Bagues, iazko urtarrilean, Eresbileko zuzendari gisa egindako azken agerraldietako batean, Donostian. ©J.C. RUIZ / FOKU

Jon Baguesi emango dio Eusko Ikaskuntzak Manuel Lekuona saria

Ane Eslava - Itziar Ugarte Irizar

Euskal musikaren ondarearen alde eginiko lanagatik sarituko dute Eresbileko zuzendari izandakoa

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.