katalunia independentziara bidean

Mas: "Hitz egin dezagun beste proposamenik badago, baina kontsulta helburu gisa jarrita"

Generalitateko presidenteak esan du Gabonen aurretik jakinarazi dezakeela hauteskundeak noiz deituko dituen.

Artur Mas. TONI ALBIR / EFE
2014ko azaroaren 28a
13:35
Entzun

Artur Mas Generalitateko presidenteak adierazi du zerrenda bakarraren gaineko adostasunera iristen badira, "litekeena" dela 2015ean botoa ematea, "martxoan edo udaletako hauteskundeen ondoren". Catalunya Radio irrati katean egin ditu adierazpenok.

Berretsi du bere proposamenean hauteskundeek kontsulta itxura dutela, eta uste du horretarako ez bada, ez duela zentzurik bozak aurreratzeak. "Beste proposamen batzuk egon daitezke; hitz egin dezagun, baina kontsulta helburu gisa jarrita". Argi utzi du ez duela inorekin "lehiatu" nahi: "Mas zerbitzari bat da, ez etsai politiko bat", esan du.

Bere bide orriaren aurkezpenean egin zuen bezala, "programa argi bat" aurkeztearen alde agertu da: "Kontsultaren emaitzak nahasezina izan behar du". Oriol Junqueras ERCko ordezkariak asteartean emango du bere ikuspuntuaren berri.

Espainiako Fiskaltzak Masen, Joana Ortega presidenteordearen eta Irene Rigau Hezkuntza kontseilariaren aurka aurkeztutako kereilaz ere hitz egin du. Masen ustetan, Espainiako Gobernuak "presionatu" egin du fiskaltza, eta helburua Generalitateko presidentea politikatik aldentzea litzateke —horrela ez luke boz plebiszitarioetara aurkezteko aukerarik izango—. Horrez gain, uste du kereilak "Madrilgo piztiak otzantzeko" xedea ere bazuela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.