egipto

Mubarak absolbitu dute manifestarien hilketaren auzian

Egiptoko presidente ohiari manifestariak hiltzeko agindua eman izana leporatzen zioten.

Mubaraken aldekoak, Kairon, epaitegiaren erabakia ospatzen. KHALED ELFIQI, EFE
2014ko azaroaren 29a
09:12
Entzun 00:00:0000:00:00

Epaitegiak ez du loturarik ikusi Hosni Mubarak Egiptoko presidente ohiaren jardunaren eta manifestarien heriotzaren artean. 2011ko iraultza piztu zenean, manifestariak hiltzeko agindua eman izana egozten zioten Mubaraki.

Manifestarien kontra egiteaz gain, beste bi akusazio zituen; bata boterearen gehiegizko erabilerarengatik, eta bestea, ustelkeriagatik —Israeli gasa saltzeko kontratuak sinatzeagatik nazioaren ekonomiari kalte egin izana leporatzen zioten—. Bietatik absolbitu dituzte.


 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.