Epaitegiak ez du loturarik ikusi Hosni Mubarak Egiptoko presidente ohiaren jardunaren eta manifestarien heriotzaren artean. 2011ko iraultza piztu zenean, manifestariak hiltzeko agindua eman izana egozten zioten Mubaraki.
Manifestarien kontra egiteaz gain, beste bi akusazio zituen; bata boterearen gehiegizko erabilerarengatik, eta bestea, ustelkeriagatik —Israeli gasa saltzeko kontratuak sinatzeagatik nazioaren ekonomiari kalte egin izana leporatzen zioten—. Bietatik absolbitu dituzte.