Noiz sortua: 2014-12-05 19:05:01

Soziometroa

Independentziak inoizko babesik handiena du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

1998an Soziometroa egiten hasi zenetik, babesik handiena lortu du independentziarako aukerak EAEn (%35). Herritarren %74 galdeketa egitearen alde daude.

Independentziaren alde pasa den urriaren 12an Bilbon egindako manifestazio, Independentista sareak deituta.
Independentziaren alde pasa den urriaren 12an Bilbon egindako manifestazio, Independentista sareak deituta. Luis Jauregialtzo / Argazki Press

Berria -

2014ko abenduak 5

Galdera egingo balitz, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko herritarren %35 agertuko lirateke independentziaren alde. Aukera horrek inoiz jaso duen babesik handiena da, Soziometroa egiten hasi zenetik, 1998tik. Lehen aldiz, aukera guztien artean babes handiena duena da independentziarena EAEn. Gaur argitaratu ditu Eusko Jaurlaritzak azken ikerketaren datuak. Gertu legoke kontrako aukera, alegia, independentziaren kontra daudenena (%33). %20k diote egoeraren arabera ados ala kontra egongo liratekeela. Independentziaren aldeko jarreraren gorakada erakuts dezaketen faktoreak azaldu ditu Jaurlaritzak berak txostenean. Dioenez, ikerketa "Eskoziako erreferenduma egin eta aste batzuetara egin" zen, eta "Kataluniako kontsultaren aurreko asteetan".

Aukera horien artean erabakitzeko galdeketari dagokionez, herritarren %74 daude kontsultaren alde. Horietatik, %51k Espainiako Estatuarekin akordiorik ez lortuta ere egingo lukete galdeketa; gainerako %23k Madrilekin akordioa sinatzea jarriko lukete kontsultarako baldintza gisa.

Estatuaren lurralde antolaketari buruzko aukera ezberdinak emanda, herritarren %34k gaur egungoa bezalako
autonomia erkidegoek osatutako estatua aukeratuko lukete, %26k estatu federala, non autonomia erkidegoek orain
baino autonomia handiagoa izango luketen, eta %25ek nahiago lukete herriei estatu independente bilakatzeko aukera onartuko liekeen estatua. Edonola, EAEko herritarren %72k uste dute Espainiako Konstituzioa aldatu beharko litzatekeela, autonomia erkidegoek estatuarekin daukaten harremanaren gainean erabaki ahal izateko.

Espainiako Estatua osatzen duten autonomia erkidegoen etorkizun politikoa nork erabaki beharko lukeen galdetuta, erkidego horretako herritarrek erabaki beharko luketela diote galdetutakoen %69k; %24rentzat, estatu osoko herritarrek erabaki beharko lukete.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarren %50entzat, Eusko Jaurlaritza ongi edo oso ongi ari da autogobernuaren gaia lantzen. %30entzat, ordea, gaizki edo oso gaizki. Buruzagi politikoak baloratzeko eskatuta, Iñigo Urkullu lehendakariak du puntuaziorik altuena (4,9), eta haren atzetik daude EH Bilduko Hasier Arraiz eta EAJko Andoni Ortuzar, biak 4,3ko balorazioarekin.

 

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 5ean eguneratua. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan hiru lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Hamalau positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta ez dute gaixorik ospitaleratu. Euskal Herrian 29.723 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.089 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Ertzaintzaren kontrol bat, Kantabriako (Espainia) mugan. ©Aritz Loiola / Foku

Beste hiru pertsona hil dira COVID-19ak jota

Berria

Hamalau pertsonak eman dute positibo Hego Euskal Herrian PCR proban. Ez dute inor ospitaleratu, eta pertsona bat atera dute zainketa intentsiboen unitatetik.

Herritarrak paseoan, Donostiako Ondarreta hondartzaren ondoan. ©JON URBE / FOKU

Hirugarren fasera igaroko da Hego Euskal Herri guztia

Ainhoa Larretxea Agirre

Hirugarren fasetik aitzinera, autonomia erkidegoetako lehendakariek izango dute erabakiak hartzeko eskumena. Alarma egoera bukatu arte, etenda egongo dira Nafarroaren eta EAEren arteko joan-etorriak. Nafarroan elkarte gastronomikoak irekiko dituzte, baina tabernetako barrek itxita jarraituko dute. Jaurlaritzak bihar emango ditu hirugarren faseari buruzko azalpenak.

Arroabeko haur eskola, artxiboko irudi batean ©urola kostako hitza

Partzuergoko haur eskolak ekainaren 22an irekiko dituztela jakinarazi diete sindikatuei

Irati Urdalleta Lete

LABek plantorako deia egingo du, «prebentzio plan egokia» adostu ezean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna
Berria

Informazio osagarria