PSN-ren Kongresua

Alderdi "sendo, batu eta parte hartzailea" nahi du Txibitek

PPren politikak eta "egoeraz baliatu nahian agertu diren ur nahasiko arrantzaleak" gaitzesteko baliatu du Patxi Lopezek PSNren kongresua.

Maria Chivite, 2014ean,  Roberto Jimenez eta Patxi Lopez txaloka dituela. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
2014ko abenduaren 13a
11:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Ez da ezustekorik izan PSNren kongresuan, eta Maria Txibitek hartu du Roberto Jimenezek utzitako tokia; arratsaldera arte, ordea, ez dute ofizialki idazkari nagusi kargurako izendatuko. Txibitek, dena den, argi utzi du alderdi "sendo, batu eta parte hartzailea" dela bere asmoa. "Guztion ahaleginak eta denborak nafarren erreferente bilakatuko gaitu berriz ere. Proiektuarekin, indarrarekin eta batasunarekin sozialistok Nafarroa geureganatuko dugu, eta erkidegoa berrituko dugu".

Roberto Jimenezek, berriz, barkamena eskatu die nafarrei PSNren buruzagitzan egon den denboran hartutako erabakiek mesederik egin ez badie. "Egin dudan guztia Nafarroaren ongizatean pentsatuz egin dut", nabarmendu du Jimenezek bere agur hitzaldian.

Goizean baita ere, Patxi Lopezek ongietorria egin dio Txibiteri PSNren buruzagitzan, eta eskerrak eman dizkio Jimenezi egindako lanagatik. Bide batez, hala ere, "ur nahasiak baliatu asmo" dituzten alderdiak gaitzetsi ditu. Halaxe esan du Podemosi erreferentzia eginez: "Oraindik agintera heldu ez bada ere, dagoeneko urratu du emandako hitza. Haren programako helburuak berak ere murriztuz doaz egunak igaro ahala".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.