sutea

Zazpi lagun hil dira 'Norman Atlantic' ferryko sutean

478 bidaiari zeramatzan Greziako uretan sutea izan duen ferryak. Kontrolpean dute sutea, eta amaitu dituzte erreskate lanak.

Italiako erreskate taldeek 'Norman Atlantic' ferryari eginiko argazkia. EFE
2014ko abenduaren 29a
13:25
Entzun 00:00:0000:00:00

Greziako Patras hiritik Italiako Anconara zihoan Norman Atlantic ferryan sutea izan zen atzo goizaldean. Garajean piztu zen sua, argitzeko dauden arrazoiak tarteko. 222 auto zeuden garajean.

Zailtasunak izaten ari dira bidaiariak ferrytik ateratzeko, euri eta haize bortitzengatik. 11 ontzi, hiru helikoptero eta bi hegazkin dabiltza erreskate lanetan. Greziako eta Italiako gobernuek baieztatu dute beste sei lagunen gorpuak erreskatatu dituztela azken orduetan. Atzo jakinarazi zuten ontzian zihoanetako bat hil zela, eta beraz, zazpi dira hildakoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.