Greziako Patras hiritik Italiako Anconara zihoan Norman Atlantic ferryan sutea izan zen atzo goizaldean. Garajean piztu zen sua, argitzeko dauden arrazoiak tarteko. 222 auto zeuden garajean.
Zailtasunak izaten ari dira bidaiariak ferrytik ateratzeko, euri eta haize bortitzengatik. 11 ontzi, hiru helikoptero eta bi hegazkin dabiltza erreskate lanetan. Greziako eta Italiako gobernuek baieztatu dute beste sei lagunen gorpuak erreskatatu dituztela azken orduetan. Atzo jakinarazi zuten ontzian zihoanetako bat hil zela, eta beraz, zazpi dira hildakoak.