Mundua

ISISek bahituetako bat hil du

Japoniako Gobernuak baieztatu egin du Estatu Islamikoak Haruna Yukawa hil duela. Oraindik bahiturik dagoen Kenji Goto aske uzteko exijitu dio ISISi.

2015eko urtarrilaren 24a
13:15
Entzun 00:00:0000:00:00

ISISek asteartean bahitu zituen Kenji Goto eta Haruna Yukawa japoniarrak. Haiek askatzearen truke, 200 milioi dolar eskatu zituen, eta 72 orduko epea eman zien Japoniako agintariei ordaintzeko. Atzo zabaldu duten bideoan, alta, bahituetako bat, Haruna Yukawa, hil egin dutela esanez ageri da beste bahitua, Kenji Goto.

Goto bizirik eta aske uztearen truke, Jordanian preso daukaten Al Rishawi milizianoa aske uzteko eskatu du orain ISISek. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.