ISISek asteartean bahitu zituen Kenji Goto eta Haruna Yukawa japoniarrak. Haiek askatzearen truke, 200 milioi dolar eskatu zituen, eta 72 orduko epea eman zien Japoniako agintariei ordaintzeko. Atzo zabaldu duten bideoan, alta, bahituetako bat, Haruna Yukawa, hil egin dutela esanez ageri da beste bahitua, Kenji Goto.
Goto bizirik eta aske uztearen truke, Jordanian preso daukaten Al Rishawi milizianoa aske uzteko eskatu du orain ISISek.