HILBERRIA
Joxe Arriaran zendu da
88 urte zituen pilotari ohiak.

Joxe Arriaran (Arriaran II.a) pilotaria bart zendu da, Goiena-k jakinarazi duenez. Arrasatekoa zen, eta 88 urte zituen. Ondoezik oheratu zen atzo iluntzean, eta gaur goizean hilik topatu dute.
1943an egin zuen debuta profesionaletan, Ondarroan. Atzelari gisa aritu zen 25 urteko bilbide profesionalean. 1955 eta 1956an buruz buruko txapelketa eta 1961ean, Arriaran I.a anaiarekin batera, binakakoa irabazi zituen.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.