HILBERRIA

Joxe Arriaran zendu da

88 urte zituen pilotari ohiak.

Joxe Arriaran 'Arriaran II.a' eta Luciano Juaristi 'Atano X.a'. JON HERNAEZ / ARGAZKI PRESS
2015eko otsailaren 1a
13:34
Entzun 00:00:0000:00:00

Joxe Arriaran (Arriaran II.a) pilotaria bart zendu da, Goiena-k jakinarazi duenez. Arrasatekoa zen, eta 88 urte zituen. Ondoezik oheratu zen atzo iluntzean, eta gaur goizean hilik topatu dute.

1943an egin zuen debuta profesionaletan, Ondarroan. Atzelari gisa aritu zen 25 urteko bilbide profesionalean. 1955 eta 1956an buruz buruko txapelketa eta 1961ean, Arriaran I.a anaiarekin batera, binakakoa irabazi zituen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.