Politika
Karlos Ioldi eta Jesus Egiguren adiskideak
Bihar 28 urte Karlos Ioldi euskal preso eta HBko parlamentariak lehendakarigai gisa hitzaldia egin zuen Eusko Legebiltzarrean. Atzean Jesus Egiguren PSEko kidea zeukan, parlamentuko Mahaiko presidentea. Duela hilabete batzuk adiskide egin ziren, eta biak batu ditu BERRIAk, Ataunen, Lizarrustin. Bideoa: Lizarrustiko solasaldia (Lara Madinabeitia, BerriaTB).
Lareo urtegi aldera mendi buelta bat eman ondoren, Lizarrustiko aterpetxera sartu ziren, mokadu bat egiteko, solasean garai gogorrak gogoratuz, baina etorkizunari ere begiratuz. Euskal politikaren garapenaren adibideetako bat da Ioldi-Egiguren bikotearena.
BERRIA egunkariak erreportaje zabala argitaratuko du bihar, ostegunarekin.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.