Albistea entzun

Politika

EAJk luke boto gehien Araban eta Donostian

Eusko Jaurlaritzak udal eta foru hauteskundeei buruz kaleratutako inkestak PPri egun baino hiru zinegotzi gutxiago iragartzen dizkio Gasteizen.

Emakume bat, botoa ematen. /
Emakume bat, botoa ematen. / Gari Garaialde / ARP

Berria -

2015eko martxoak 10 13:08

Foru eta udal hauteskundeak orain egingo balira, EAJ gailenduko litzateke Araban eta Donostian. Horiek dira Eusko Jaurlaritzak kaleratutako inkestak datozen bozetarako iragartzen dituen aldaketak. Foru eta udal hauteskundeetako boto asmoari buruzko datuak argitaratu ditu Jaurlaritzak. Horien arabera, hauteskundeak orain egingo balira, EAJ izango litzateke lehen indarra Bizkaian (%34) eta Araban (%21) . Gipuzkoan, berriz, EH Bilduren atzetik geratuko litzateke, boto baliodunen % 27,5 jasota. EH Bilduk botoen %29,5 jasoko lituzke.

Hiriburuetako datuak ere kaleratu ditu Jaurlaritzak. Aldaketa Donostian soilik iragartzen du inkestak. Haren arabera, EAJ gailenduko litzateke Gipuzkoako hiriburuan, EH Bilduk bezala zazpi zinegotzi lortuta, baina boto gehiago jasota. Horien atzetik leudeke PSE-EE, laurekin (lehen baino bi gutxiago); PP, hura ere lau ordezkarirekin (lehen baino bi gutxiago); eta Podemos, lau zinegotzirekin.

Bilbon, EAJ litzateke lehen indarra, baina alde txikiagoarekin; 12 zinegotzi lortuko lituzke (egun, 15 ditu). Haren atzetik geratuko lirateke Podemos (5 zinegotzi), EH Bildu (4), PP (4) eta PSE-EE (4).

Gasteizen, azkenik, PPk jarraituko luke lehen indarra izaten, baina orain baino hiru zinegotzi gutxiagorekin (seirekin). Haren atzetik leudeke EAJ eta EH Bildu, haiek ere seina zinegotzirekin; PSE-EE, bost ordezkarirekin, eta Podemos, laurekin.

Eusko Jaurlaritzak otsailaren 9 eta 14 bitartean egin zuen inkesta.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna