hauteskundeak
Udalbiltzako lehendakariak ez du hautetsi segituko Usurbilen
Mertxe Aizpuruak bere Twitter kontuan jakinarazi du berria.

Mertxe Aizpurua (Usurbil, 1960) duela lau urtetik Usurbilgo alkatea da, Bildukoa, eta 2013ko martxoaren 2an Udalbiltza Euskal Herriko udal eta udal hautetsien lehendakari hautatu zuten, Donostian egindako batzar batean.
Aizpuruak berak gaur txio baten bidez iragarri du ez dela berriro alkategai izango. Xabier Arregi izango da EH Bilduren zerrendaburua Usurbilen. Halaber, udal hautagai ere ez da izango Aizpurua, hark jakinarazi duenez.
Ondorioz, Udalbiltzak lehendakaria aldatu beharko du.
Nazio erakundea 2013an berrantolatu zuten. Gaur egun, 1.471 udalbiltzakide daude, eta haietatik 183 alkateak dira.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.