Albistea entzun

Mendialdea

EH Bai bigarren geratu da Mendialdean, Miranderen atzetik, eta bigarren itzulian izan ahal da

Bozdunen %58,72k dute bozkatu gaur Zuberoa eta Baxenabarreko kantonamenduan.

Agergarai EH Baikoa, ezkerrean, botoa ematen gaur. /
Agergarai EH Baikoa, ezkerrean, botoa ematen gaur. / Isabelle Miquelestorena

Nora Arbelbide -

2015eko martxoak 22

Pepela Mirande  eta Annick Trounday Idiart bikoteak (eskuineko independenteak) jaso du boz gehien Mendialdea kantonamenduan. 3 331 pertsonak bozkatu dute haien alde, hau da, %27,98k.

EH Bai da bigarren indarra, Leonie Agergarai eta Antton Kurutxarrik ordezkaturik. 2.625 boz jaso dituzte, hau da, %22,05.

Hirugarren lekuan, Ruben Gomez eta Jacqueline Sardon-Urruti ezkerreko independenteak. 1.763 boz jaso dituzte. Erran nahi baita %14,81.

Haien hurbil, UMPko Olivier Carasco eta Claire Dutaret Bordagarai, 1.751 bozekin. %14,71 jaso dute. Lau bikote horiek izango dute aukera bigarren itzulian lehiatzeko, bozdunen %12,5eko muga gaindituta.

Fronte Nazionaleko Karine Camus eta Dominique Iratxeten alde 1.065 bozkadunek egin dute, hau da, %8,95ek. 

Ezkerreko Fronteko Pierre Etxekopar eta Marie-Francoise Sagardoiburuk 903 boz jaso dituzte, %7,59.

Azkenik, EAJko Jean-Michel Iribarne eta Itxaro Bethartek 466 boz jaso dituzte, hau da, %3,91.

 

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Sare Herritarrak antolatutako manifestazioa, Bilbon. ©Jaizki Fontaneda / Foku

Baldintzapean aske geratu da Jesus Mari Gomez euskal presoa

Iosu Alberdi

Gomezek 22 urte eta erdi egin ditu espetxean. 2021eko irailetik hirugarren graduan zegoen.

'Mozal legearen' aurkako protesta bat Gasteizen, iazko otsailean. ©Jaizki Fontaneda / Foku

'Mozal legea' aldatzeko txostenak aurrera egin du, ERCk bide emanda

Jon O. Urain

Espainiako Kongresuko Barne Batzordean eztabaidatuko dute gaiaz, baina orain arteko testuak aurrera egin du desadostasunak dauden lau puntuetan ados jarri gabe.

Ikasle Abertzaleen agerraldia, atzo, Gasteizen. ©BERRIA

IAk salatu du 34 ikasleri espedientea irekiko dietela

Berria

Manifestazio bat egingo dute otsailaren 16an Gasteizen, besteak beste, EHUn «kontrol soziala amaitu» dadin

<em>Mozal legearen</em> aurkako protesta bat, iazko otsailean. ©ELOY ALONSO / EFE

'Mozal legearen' erreforma ahalbidetzeko eskatu die PSOEk EH Bilduri eta ERCri

Xabier Martin - Jon O. Urain

Gaur batzartuko da Herritarren Segurtasunerako Espainiako Legea aldatzeko lantaldea. EH Bilduk ez du onartuko erreforma «light» bat

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...