Pepela Mirande eta Annick Trounday Idiart bikoteak (eskuineko independenteak) jaso du boz gehien Mendialdea kantonamenduan. 3 331 pertsonak bozkatu dute haien alde, hau da, %27,98k.
EH Bai da bigarren indarra, Leonie Agergarai eta Antton Kurutxarrik ordezkaturik. 2.625 boz jaso dituzte, hau da, %22,05.
Hirugarren lekuan, Ruben Gomez eta Jacqueline Sardon-Urruti ezkerreko independenteak. 1.763 boz jaso dituzte. Erran nahi baita %14,81.
Haien hurbil, UMPko Olivier Carasco eta Claire Dutaret Bordagarai, 1.751 bozekin. %14,71 jaso dute. Lau bikote horiek izango dute aukera bigarren itzulian lehiatzeko, bozdunen %12,5eko muga gaindituta.
Fronte Nazionaleko Karine Camus eta Dominique Iratxeten alde 1.065 bozkadunek egin dute, hau da, %8,95ek.
Ezkerreko Fronteko Pierre Etxekopar eta Marie-Francoise Sagardoiburuk 903 boz jaso dituzte, %7,59.
Azkenik, EAJko Jean-Michel Iribarne eta Itxaro Bethartek 466 boz jaso dituzte, hau da, %3,91.