Baiona 2

Martin eta Muller sozialistak lehenak Baiona 2 kantonamenduan

Mille-Barbek eta Brau Boirirek osatu Eskuineko Batasuneko bikotearekin lehiatuko dira. Inork ez ditu lortu bozdunen botoen %12,5.

Iñaki Etxeleku -

2015eko martxoak 22

Christophe Martin oraiko kontseilariak Juliette Mullerrekin osatu bikoteak du lehen emaitza erdietsi Baiona 2 kantonamenduan, bozen %24,49rekin.

Gibeletik dator eskuineko batasuna (Christian Mille-Barbe eta Françoise Brau Boirire), bozen %22,62rekin.
Fronte Nazionala da hirugarren kantonamendu horretan (%18,46). Ondotik, Francis Gonzalez Bokaleko auzapeza eta Sophie Bussiere ezkerreko independienteak (%16,98). Bosgarren ezkerreko frontea (%10,62) eta azken EH Bai (%6,83).

Martin eta Mullerrek abantaila dute bigarren itzuliari begira eskuinaren parrean, pentsatzekoa baita Gonzalez eta Bussiereren bozkazaleen sustengua bil dezakeela. Abstentzioa gora da hemen ere, kasik %55.