EUSKAL PRESOAK

Parisko auzitegiak Frederic Haranbururen askatasun eskaera baztertu du

Bagoaz-ek jakinarazi duenez, Diziplina Anitzeko Komisioak argudiatu du Haranburuk bere engaiamendu politikoarekin jarraitzen duela. ETA jardun armatura itzuliko balitz presoa jardun horretara batuko litzatekeela ere uste du batzordeak. 25 urte deramatza preso.

Otsailean aztertu zuten Frederic Haranburu baldintzapean askatzeko eskaera. Irudian, protesta bat. BOB EDME
2015eko martxoaren 27a
13:17
Entzun 00:00:0000:00:00

Bagoaz elkarteak salatu duenez, horrek "argiki" erakusten du "nolako mespretxuarekin jokatzen duten Euskal Herriaren egoera politikoa". Gogorarazi dute Ion Kepa Parotek pausatutako eskaerei lau aldiz ezetza erantzun diotela, "jakinez jada hamar urte kanpoan egoten ahal dela".

Deliberoa "kezkagarritzat" eta "eskandalutzat" jo du Bagoaz-ek, eta protestara deitu du. Apirilaren 4rako antolatu dute ekitaldi bat, 17:00etan, Larreko kultur zentroan, Senperen.

Otsailaren 18an egin zuten Frederic Haranburu Xistor-en baldintzapeko askatasuna eskatzeko auzia, Parisen. 1990eko apirilean atxilotu zuten Haranburu, eta geroztik preso dute Frantzian. Egun, Lannemezango espetxean dago. Baldintzapean aske uzteko eskaera 2013ko uztailean egin zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.