Bagoaz elkarteak salatu duenez, horrek "argiki" erakusten du "nolako mespretxuarekin jokatzen duten Euskal Herriaren egoera politikoa". Gogorarazi dute Ion Kepa Parotek pausatutako eskaerei lau aldiz ezetza erantzun diotela, "jakinez jada hamar urte kanpoan egoten ahal dela".
Deliberoa "kezkagarritzat" eta "eskandalutzat" jo du Bagoaz-ek, eta protestara deitu du. Apirilaren 4rako antolatu dute ekitaldi bat, 17:00etan, Larreko kultur zentroan, Senperen.
Otsailaren 18an egin zuten Frederic Haranburu Xistor-en baldintzapeko askatasuna eskatzeko auzia, Parisen. 1990eko apirilean atxilotu zuten Haranburu, eta geroztik preso dute Frantzian. Egun, Lannemezango espetxean dago. Baldintzapean aske uzteko eskaera 2013ko uztailean egin zuen.