KONPONBIDEARI BEGIRA

Euskal gatazka hizketagai Liverpoolen

'An End to the Basque Conflict?'  —Amaiera bat euskal gatazkarentzat?—mintegia antolatu zuten Liverpoolgo Unibertsitatean ostegunean.

Mintegiko parte-hartzaileak. ENARA BALZOLA
2015eko martxoaren 27a
10:10
Entzun 00:00:0000:00:00

Liverpoolgo Unibertsitateko Euskal Ikasketen Departamentuak antolatu zuen mintegia, Etxepare Institutuaren Manuel Irujo bekaren bidez. ETAk jardun armatua amaitutzat jo zuenetik bake prozesuan aurrera egiteko zailtasunak daudela, hori izan zen mintegiaren abiapuntua.

ETAk jardun armatua uzteko arrazoi nagusiak xehatu zituen Nevadako Unibertsitateko irakasle Xabier Irujok, eta Iñigo Urrutia Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak, berriz, Euskal Herriaren independentziaren atzean dauden arrazoiak plazaratu zituen. Irlandako eta Euskal Herriko prozeskuak alderatu zituen Kevin Bean Liverpoolgo Unibertsitateko doktoreak, eta EAJren estatus politiko berriaren proposamenaz jardun zuen Richard Gillespie unibertsitate horretako irakasleak.

Agirre Centerreko ikerlari Amaia Agirrek bakearen garrantziaz hitz egin zuen, azalduz ezinbestekoa dela gizarte batean, eta euskal hezkuntza nolakoa den azaldu zuen.

Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohiak egin zuen amaierako hitzaldia, Giza Garapen Iraunkorraren euskal kasua izenburukoa. 1980ko hamarkadan euskal gizartea sozialki eta politikoki "ezegonkorra" izatetik nazioarte mailan osasun, hezkuntza eta per capita errentan maila altuenak izatera igaro dela adierazi zuen Ibarretxek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.