Albistea entzun

Gizartea

Artxibatu egin dute Xuban Nafarrateren auzia

Ertzaintzaren kontrako salaketa jarri zuen, greba orokor batean jasotako pilotakadak zauritu zuelako. Arabako Lurralde Auzitegiak artxibatu egin du, behin betiko.

Xuban Nafarrateren aita Joseba Nafarreteren agerraldia Eusko Legebiltzarrean, bertako Erakunde, Segurtasun eta Justizia komisioan./
Xuban Nafarrateren aita Joseba Nafarreteren agerraldia Eusko Legebiltzarrean, bertako Erakunde, Segurtasun eta Justizia komisioan./ Juanan Ruiz/Efe

Berria -

2015eko martxoak 31

2012ko martxoaren 29ko gera orokorraren ostean, konortea galdu zuen Xuban Nafarrate gazteak, Gasteizen izaniko istiluetan. Nafarrateren salaketaren arabera, Ertzaintzaren pilotakada batek jo zuen. Sei egunez izan zen ingresatuta ospitalean. 

Arabako Lurralde Auzitegiak, ordea, berretsi egin du aurrez Gasteizko instrukzio epaitegiak ebatzitakoa: hau da, estropuz egin eta erori ostean zauritu zela Nafarrate; ebazpenaren arabera, ezin da frogatu Nafarreteren zauriak pilotaka batek eragindakoak izan zirenik. Hala, artxibatu egin du auzia. Behin betikoa da erabakia.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Maiaren adierazpenen aurkako protesta egin zuten ostegunean, SOS Arrazakeriak deituta. Irudian, manifestari bat, alkatearen aurkako afixa batekin. ©JESUS DIGES / EFE

Maia, datuek gezurtatua: delituen %0,3 dagozkie migratzaile adingabeei

Ion Orzaiz

Adingabeen Fiskaltzak 522 espediente ireki zituen iaz Nafarroan, eta soilik 99 izan ziren migratzaileei egotzitakoak. Iruñeko alkateak dioenaren kontrara, delitu horien ehunekoa apaldu egin da 2019tik
Frantziako Polizia osasun ziurtagiria eskatzen, Miarritzeko ostatu batean. ©GUILLAUME FAUVEAU

Txertatze ziurtagiriaren alde egin du Konstituzio Kontseiluak

Oihana Teyseyre Koskarat

Astelehenetik goiti beharrezkoa izanen da Ipar Euskal Herriko hainbat leku publikotara sartzeko. Kontseiluak atzera bota du ekitaldi politikoetan parte hartzeko agiria eskatzea

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.