Gizartea

Artxibatu egin dute Xuban Nafarrateren auzia

Ertzaintzaren kontrako salaketa jarri zuen, greba orokor batean jasotako pilotakadak zauritu zuelako. Arabako Lurralde Auzitegiak artxibatu egin du, behin betiko.

Xuban Nafarrateren aita Joseba Nafarreteren agerraldia Eusko Legebiltzarrean, bertako Erakunde, Segurtasun eta Justizia komisioan. JUANAN RUIZ, EFE
2015eko martxoaren 31
08:47
Entzun

2012ko martxoaren 29ko gera orokorraren ostean, konortea galdu zuen Xuban Nafarrate gazteak, Gasteizen izaniko istiluetan. Nafarrateren salaketaren arabera, Ertzaintzaren pilotakada batek jo zuen. Sei egunez izan zen ingresatuta ospitalean. 

Arabako Lurralde Auzitegiak, ordea, berretsi egin du aurrez Gasteizko instrukzio epaitegiak ebatzitakoa: hau da, estropuz egin eta erori ostean zauritu zela Nafarrate; ebazpenaren arabera, ezin da frogatu Nafarreteren zauriak pilotaka batek eragindakoak izan zirenik. Hala, artxibatu egin du auzia. Behin betikoa da erabakia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.