Tortura
Torrealdai: "Deskribatu dudan torturari lotzen diot nire minbizia"
Baionan torturaren inguruan egin dituzten jardunaldietan jakinarazi du 'Euskaldunon Egunkaria'-ren Administrazio Kontseiluko presidente ohiak gaitza duela.

2003ko otsailean itxi zuen Guardia Zibilak euskal kazeta, eta atxilo hartu zituen hainbat arduradun; tartean, Joan Mari Torrealdai. Egun horietan jasandako torturak luze eta zabal azaldu ditu Baionako topaketan.
“Zuen aurrean eta testuinguru honetan egin nahi dut publiko nire gaitza. Bistan da zergatik: deskribatu dudan torturari lotzen diot gaitza, nire minbizia. Berriz diot ez naizela sendagilea eta frogarik ez dudala aurkeztuko. Nire minbiziak erroak non dituen, ordea, nik garbi dut. Eta nire psikiatrak ere bai”, azaldu du Torrealdaik.
Imanol Kerejeta psikiatraren urteetako ikerketan dago oinarrituta salaketa hori. Imanol Kerejeta Donostiako Unibertsitateko Psikiatria zerbitzuburua da, eta bihar BERRIAk argitaratuko duen elkarrizketan azaldu du Torrealdairen gaitzaren eta 2003ko otsailean bizitakoaren arteko lotura. Torrealdairen testigantza ere irakurgai izango da bihar BERRIAren webgunean.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.
