Komunikazioa

ETB2n euskaldunek euskaraz egiteko protokoloa Euskal Herri osora zabaldu nahi dute

Lea-ArtiBAI Euskarari elkartea eta Uema iaz hasi ziren proiektua lantzen, eta Urola Kosta eskualdea batu zitzaien gero. Orain, hainbat kirolarik eta kultur eragilek bat egin dute.

ETB2n euskaldunak euskaraz egitearen alde deitu dute hainbat kirolari eta kultur eragilek./
ETB2n euskaldunak euskaraz egitearen alde deitu dute hainbat kirolari eta kultur eragilek./ Andoni Canellada/Argazki Press

Berria -

2015eko apirilak 14

Euskal Herriko hedabideetan —batez ere, ETB2n— euskararen presentzia handitzea eta kazetariak herritarrei erdaraz egiteko ez eskatzea euskararen arnasgune diren eskualdeetara doazenean. Helburu horiekin jarri zuten martxan iaz komunikazio protokolo bat Lea-ArtiBAI Euskarari elkarteak eta Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak. Urola Kosta eskualdeko ordezkariak batu zitzaizkien gero. Besteak beste, EITBko arduradunekin zenbait bilera egin zituzten.

Bi eskualde horietan hasitakoari jarraipena emateko, Euskal Herri osoko hanbat kirolari eta kultur eragile elkartu zaizkie orain. Lea-Artibain eta Urola Kostan abiarazitako protokoloa Euskal Herri osora zabaldu nahi dute. Hainbat lagunek bat egin dute proiektuarekin: besteak beste, Andoni Egaña bertsolariak, Pako Aristi idazleak, Gaizka Garitano Eibarreko entrenatzaileak, Itziar Ituño eta Ramon Agirre aktoreek, Aitor Gorosabel eta Mikel Markez musikariek, Iñaki Artola pilotariak...
 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna