UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK
Donostiako Udalerako "politika feministak" aldarrikatu ditu Plaz-ek
Josebe Iturriozek salatu du udalak aurrekontuaren %0,1 inbertitzen duela berdintasunean.

Udal eta foru hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du Plaz alderdiak Donostian. Josebe Iturrioz da zerrendaburua, eta "politika feministak" aldarrikatu ditu administrazioa "parte hartzaileagoa eta gardenagoa" izan dadin.
Donostiako Udalak "aurrekontuaren %0,1 inbertitzen du berdintasunean", Iturriozek esan duenez. Haren ustez, horrek esan nahi du ez duela "nahikoa tresna" ezartzen "eredu androzentriko ustez neutralari" aurre egiteko.
Aurrekontuak "genero ikuspegiarekin" egitearen alde jardun du, eta azaldu Plaz-en "lehentasuna pertsonen bizitza politikaren erdigunean kokatzea" dela.
Alderdiaren helburua "gizarte justuago bat" eraikitzea dela nabarmendu du Iturriozek, "hierarkia gutxiagokoa, eta hori ondasun komuna da, ez soilik emakumeen kontua".
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.