Euskal presoak

Zigor Ruiz presoa aske geratu da

2007an atxilotu zuten, Sheffielden, Erresuma Batuan. Goizean irten da Herrera de la Manchako espetxetik.

Zigor Ruiz, aske utzi berritan. BAKARTXO RUIZ
2015eko apirilaren 24a
13:32
Entzun

Goizean irten da aske Zigor Ruiz preso iruindarra Herrera de la Manchako kartzelatik. Erresuma Batuan atxilotu zuten, 2007an. ETAko kide izateagatik kartzelatu zuten, eta Segiko kide izateagatik sei urteko espetxe zigorra ezarri zioten.

Haren arreba eta Bilduko parlamentari Bakartxo Ruizek zabaldu du berria Twitterren:

Ruiz eta beste bi lagun Erresuma Batuan atxilotu zituzten 2007an, ETAko kide izatea leporatuta. Hurrengo urtean Espainiaratu egin zituzten hirurak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.