Noiz sortua: 2015-05-26 21:08:36

D eredua

Eremu ez-euskalduneko guraso talde batek laguntzak eskatu ditu euskaraz ikasteko

Mendigorrian, Artaxoan eta Larragan jasotako 700 sinadura baino gehiago aurkeztu dituzte Nafarroako Gobernuko erregistroan.

Eremu ez-euskalduneko hainbat herritako gurasoek agerraldia egin dute jantokirako eta garraiorako laguntzak eskatzeko./
Eremu ez-euskalduneko hainbat herritako gurasoek agerraldia egin dute jantokirako eta garraiorako laguntzak eskatzeko./ Idoia Zabaleta/Argazki Press

Edurne Elizondo -

2015eko maiatzak 26

Nafarroako eremu ez-euskalduneko guraso talde batek bertze behin aldarrikatu du gaur, Iruñean, seme-alabek herrian euskaraz ikasteko duten eskubidea. Egun, eskubide hori ez dago bermatuta. "Orain arte eskubide hori dugula ere ukatu du Nafarroako Gobernuak", erran du Mendigorriako ama Eunate Lopezek. Hiru alaba ditu, eta euskaraz ikasi nahi duten herriko bertze haurrekin batera, Garesera joan behar dute, egunero, eskolara. "Jantokirako eta garraiorako laguntzarik ez dugu", azaldu du. Eremu ez-euskalduneko bertze hainbat herritan laguntza horiek jasotzen dituztela erantsi du, baina haiei ukatu egiten dizkietela, Gares ez delako haien hezkuntza esparruko herri. 

Euskararen legea otsailean aldatu zuten, eta aldaketa horrek onartzen du eremu ez-euskadunean euskaraz ikasteko eskubidea. Oraingoz, hala ere, urratsik ez dute egin eskubide hori gauzatzeko. "Lege berria baino gehiago, zuzenketa bat da, niretzat. Gobernuak erraten du gutxienez hamabost haur behar direla D eredua herrian jartzeko. Lan eremuko herrietan gehiegizko kopurua da hori". Lopez prest da bertze herri batera mugitzen jarraitzeko, "baina laguntzak jasota".

Gobernu berriak laguntza horiek jasotzeko eta euskaraz ikasteko duten eskubidea onartuko duela espero du Lopezek: "Euskararen legea bertan behera uzteko garaia da".

Albiste gehiago

Apirilaren 2an eguneratua, 13:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 10.022 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 555 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 2.459 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Gizon bat, Zagreben. ©ANTONIO BAT / EFE

Sakelakoen kokapena jasoko du Madrilek

Berria

Telefonica, Orange eta Vodafone konpainiek euren sareak erabiltzen dituzten sakelakoak non dauden kontrolatuko dute, eta informazioa Madrilgo Gobernuari emango diote. Koronabirusaren aurkako borrokan, populazioaren inguruko mugimenduei buruzko datuak biltzea da asmoa, Madrilen arabera, eta, gaineratu duenez, ikerketak ez ditu “gizabanakoen mugimenduak atzemango”, baizik datu “anonimoak eta multzoka”.

Murga, Urkullu eta Beltran de Heredia, diputazio iraunkorrean telematikoki azalpenak ematen. ©/ Irekia

Oposizioak «gardentasun falta» egotzi dio Urkulluri

Irati Urdalleta Lete

Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak azalpenak eman ditu Eusko Legebiltzarreko diputazio iraunkorreko bilkuran, EH Bilduk hala eskatuta. Argudiatu du «osasun arduradunen ezagutzan eta unean-unean jasotako informazioan oinarrituta» jokatu dutela.

Donostiako ospitaleko langile batzuk, mobilizazio batean ©Jon Urbe (Foku)

Osasuna bermatzen ez duten enpresak, fiskaltzara

Jokin Sagarzazu

LABek langileen kexak igorriko dizkio, zigor instrukzioko prozesuak ireki ditzala eskatzeko. Ohartarazi du oinarrizko zerbitzu batzuk «kolapsoan» daudela. ELAk, berriz, materiala bermatzeko eskatu dio EAEko Auzitegi Nagusiari.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna