Epaiketak

Ekainaren 11ra atzeratu da Ernaiko auzipetuen eta Iraitz Salegi kazetariaren kontrako epaiketa

Epaimahaiak kanporatu egin ditu auzipetuak, kartzelan dauden Segiko gazteen argazkiak soinean herri harresia irudikatu ostean. Ondorioz, eten egingo da epaiketa ekainaren 11 arte. Fiskalak eta AVTren abokatuak esku hartzeko eskatu diote Auzitegi Nazionalari, auzipetuei eta aretoan zeudenei "desordena" delituak egotzita.

Gazte auzipetuek 'herri harresia' irudikatu dute epaiketaren hasieran./
Gazte auzipetuek 'herri harresia' irudikatu dute epaiketaren hasieran./ Topatu.info Tamaina handiagoan ikusi

Ainhoa Oiartzabal-Gotzon Hermosilla -

2015eko maiatzak 28

Hasi eta berehala eten da Espainiako Auzitegi Nazionalean Ernaiko zazpi kideren eta Topatu-ko kazetari Iraitz Salegiren aurkako epaiketa. Epaiketa hasi aurretik herri harresia irudikatu dutelako kanporatu dituzte. 

Minutu batzuetan kanpoan zain egon ostean berriro ere aretora sartu dira auzipetuak. Epaiketa, baina, bertan behera geratu da; ekainaren 11rako jarri dute hurrengo hitzordua. Fiskalak eta AVTren abokatuak esku hartzeko eskatu diote Auzitegi Nazionalari, auzipetuek eta aretoan zeudenek aretoan desordena eragin dutela argudiatuta.

Gazte Danbada ekitaldian “terrorismoari gorazarre” egitea leporatuta epaituko dituzte zortzi gazteak. Periko Solabarria ezker abertzaleko kide historikoa ere epaitzekoa zuten, baina epaiketatik kanpo utzi du, Barakaldoko Libre mugimenduak Twiterren jakinarazi duenez. Fiskaltzak urte eta erdiko kartzela zigorra eskatzen du 85 urteko militante historikoarentzat. Gaur 20:00etarako deitua zuten manifestazioa, hala ere,  egin egingo dute.

2013ko Gazte Danbada

2013ko Gazte Danbada ekitaldiaren harira zituzten epaitzekoak Espainiako Auzitegi Nazionalean Solabarria, Iraitz Salegi Topatu-ko kazetaria eta Ernai gazte erakundeko zazpi kide (Irati Sienra, Gotzon Elizburu, Maialen Etxebarria, Mikel Button, Aitor Anda, Garazi Mugertza eta Mikel Moreno).

Terrorismoari gorazarre egitea leporatuta, fiskaltzak eta AVTren akusazio partikularrak bi urteko kartzela zigorra eskatu dute Ernaiko sei kiderentzat, eta urte eta erdikoa Solabarriarentzat, Salegirentzat eta Ernaiko zazpigarren kidearentzat.

Gazte Danbadaren egunean Xabier Lopez Peña preso politikoa hil zen espetxean. Ernaik ohar batean azaldu duenez, hori dela eta, Frantziak eta Espainiak presoei ezarritako "salbuezpenezko neurriak" salatu zituzten ekitaldi hartan.

Ernairen arabera, gazteriaren aurkako "eraso gogorra da" epaiketa hau: "Haien interesen aurkako ahotsak isilaraztea du helburu". Hala ere, ohartarazi du "behin eta berriz jo arren" konponbidearen bidean pausoak ematen jarraituko dutela: "Epaitegietan eseri nahi gaituzte, baina ez gaituzte kaletik botako".

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Bi pertsona maskarak soinean daramatzatela, autobusean. ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Lau gako asintomatikotasunaz

Arantxa Iraola

Kutsatu guztiek ez dituzte izaten sintomak. Adituek diote COVID-19an positibo emandakoen erdiek-edo, birusa izan arren, ez dutela batere sintomarik. Horrek zaildu egiten du izurriaren kontrola.

Ikasgela huts bat, artxiboko irudi batean. ©Jon Urbe, FOKU

Beste hamabost ikasgela itxi ditu Jaurlaritzak

Uxue Rey Gorraiz

Eusko Jaurlaritzak esan du 280 ikasgela daudela bakartuta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza sisteman, pandemiarengatik.

Sindikatuek jantoki zerbitzua bermatzeko egindako elkarretaratze bat, artxiboko irudian ©luis jauregialtzo / foku

Hezkuntza Sailak 630 langile kontratatu ditu jantokietarako

Irati Urdalleta Lete

EHIGEren iritziz, ez da nahikoa Arabako, Bizkaiako eta Gipuzkoako eskola publikoetako jantokietarako 630 langile kontratatzea. Hezkuntza Sailak ez du jardunaldi jarraitua ezarriko Haur Hezkuntzako eta lehen Hezkuntzako ikasleentzat.

PCR probak, Urdulizko ospitalean. ©Aritz Loiola, FOKU

Positibo gutxiago atzeman dira

Uxue Rey Gorraiz

Beste 679 detektatu dituzte Hego Euskal Herrian, eta apaldu egin da ospitaleratuen kopurua: 42 lagun sartu dituzte erietxean azken egunean. 72 gaixo daude ZIUetan. Gizonezko bat hil da, Nafarroan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna