Hauteskundeen ondorena

Albizturko alkatetza hartzeari uko egin dio PSEk

Soilik PSEren zerrenda aurkeztu zen hauteskundeetara. Gestore batek hartuko du udala kudeatzeko ardura.

2015eko ekainaren 10a
17:32
Entzun 00:00:0000:00:00

Albizturko Udalak Tolosaldeko Ataria-ri eman dio albistearen berri. PSEk uko egin dio zinegotzi aktak jasotzeari, eta larunbatean ez dute udala osatzeko bilkurarik egingo.

Gregorio Iraola jarduneko alkateak azaldu duenez, bilera bat egin zuten iragan astean Gipuzkoako PSE-EErekin. "Botoen eta ordezkaritzaren arabera, zinegotzi bakarra zegokiela esan zuten sozialistek, ez zela udal osoa beraiena. Eta horregatik erabaki dute uko egitea", azaldu du Iraolak.

Hori horrela, gestore baten esku geratuko da udalaren kudeaketa. Gipuzkoako Foru Aldundiari emango diote egoeraren berri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.