Albizturko Udalak Tolosaldeko Ataria-ri eman dio albistearen berri. PSEk uko egin dio zinegotzi aktak jasotzeari, eta larunbatean ez dute udala osatzeko bilkurarik egingo.
Gregorio Iraola jarduneko alkateak azaldu duenez, bilera bat egin zuten iragan astean Gipuzkoako PSE-EErekin. "Botoen eta ordezkaritzaren arabera, zinegotzi bakarra zegokiela esan zuten sozialistek, ez zela udal osoa beraiena. Eta horregatik erabaki dute uko egitea", azaldu du Iraolak.
Hori horrela, gestore baten esku geratuko da udalaren kudeaketa. Gipuzkoako Foru Aldundiari emango diote egoeraren berri.