Albistea entzun

'Euskara, estatugintza eta naziogintzaren erdian' jardunaldiak

Euskararen tresna estatugintzarentzat, estatuaren tresna euskararentzat

Euskara, estatugintza eta naziogintzaren erdian jardunaldien lehen saioa egin dute Iruñean, UEUren eta 'Jakin'-en eskutik. Estatugintzan eta herrigintzan euskarak duen eta izan behar duen pisua, lekua eta abar izan dituzte eztabaidagai.

'Euskara naziogintzaren eta estatugintzaren erdian' jardunaldiak Iruñean.
'Euskara naziogintzaren eta estatugintzaren erdian' jardunaldiak Iruñean. Iñigo Uriz / Argazki Press

Jon O. Urain -

2015eko ekainak 26

Goizeko bederatzietan hasi dira, Iruñeko Katakraken, Euskara, estatugintza eta naziogintzaren erdian jardunaldiak. Joxe Azurmendi pentsalari eta idazlearen sarrera hitzaldiak eman zien atzo hasiera jardunaldiei. 

Goizeko saioak gogoeta luzagoetarako aukera eman zuen, baina arratsaldean piztu zen hizlarien arteko eztabaida. Euskal estatu feministaren aldeko defentsa egin zuen Jule Goikoetxea EHUko irakasleak, soilik hark inposa dezakeelakoan berdintasun sozioekonomikoa. Hain zuzen, euskarak estatu propioa behar duen izan da hizketagai. Julen Arexolaleiba soziolinguista eta HUHEZIko irakaslea: "Orain arte egin ez den zer egin dezake euskal estatu batek?".

Joxe Manuel Odriozola idazleak nabarmendu du "euskalduntasuna sortu eta birsortu duen herri bat" dela Euskal Herria, eta haren eginkizun "behinena" euskalduntasuna berreskuratzea dela.

Goizeko hitzaldian aipatu baditu ere, arratsaldeko mahai inguruan eman ditu argibide batzuk Mario Zubiaga EHUko irakasleak. "Euskara elementu objetiboa izanik, politikaren baitan dago bere iraupena edo desagerpena". Zubiagak nabarmendu du "euskal" nazioaren bilakaera "euskal" kontzeptuaren definizioaren araberakoa izango dela, eta hori ez dela inoiz finkoa. Zenbait arrisku aipatu ditu; horien artean, arrisku "estatizista" —euskarak estatu bat beharrezkoa duela dioen baieztapena—. Zubiagaren ustez, kezka ez da euskarak estatu bat behar duen, baizik eta estatugintza prozesuan euskarak "ezinbesteko kate maila gisa" egon behar duela. Mario Zubiagaren hitzaldia:

Erdaldunak euskarara erakartzeaz hitz egin da sarri, eta euskararen erakargarritasunaz jardun du Koldo Izagirre idazleak. Ironiaz hitz egin du: "Euskarak literaturarekiko ezintasuna zuen; gero, zientziarekiko; orain, erakargarritasunarekiko". Gaztelaniarekin eta frantsesarekin alderatu ditu: "Euskarak ezin du gaztelaniaren eta frantsesaren balioa izan hizkuntzen burtsan. Kapital pobrea da gurea".

Herria eta hizkuntza

Xan Aire kazetariak Iparraldean euskarak duen egoerari erreparatu dio. Ikastolak, tresna izateko sortuak izanik, helburu bilakatu direla nabarmendu du: "'Herria eta hizkuntza'-n aritu ordez, 'herria da hizkuntza'-n ibili gara". Euskal Herriko Laborantza Ganbera ere ahotan izan du, eta kritikatu bertan frantsesez egiten dutela dena: "Nazio kontuek ez dute tokirik".

Joxe Azurmendi filosofo eta idazleak nazioaren kontzeptua eta euskal nazioa ulertzeko erak izan ditu hizpide. Nazioa komunitate linguistikoarekin lotu du Azurmendik; prepolitikotzat eta naturaltzat jo du. Ildo horretan, kritiko azaldu da nazio politikoa eta kulturala bereiztearekin: "Nazio eta hizkuntza denak dira nahasiak". Zerk egiten gaitu euskaldun? izenburu zuen artikulua idatzi zuen Jule Goikoetxea EHUko irakasleak BERRIAn, eta erantzun "subalternitateak" egiten dituela euskaldunak euskaldun. Bestela uste du Azurmendik; aldarrikatu du "zirkunstantzia guztietan" dela euskalduna. Bideoa: aurkezpena eta Joxe Azurmendi eta Alaitz Aizpururen hitzaldiak (Lara Madinabeitia / Berria TB).

1960ko hamarkadaz eta ETA nahiz Enbataren sorreraz jardun du Alaitz Aizpuru ikerlariak. Lorea Agirrek Korrika amaieran irakurritako testua adibide gisa aipatuta, Aizpuruk ez ditu urrun ikusten garai hartako gogoetak eta gaur egungoak. Hark gogorarazi du Ipar nahiz Hego Euskal Herrian gogoeta komuna zutela; herri burujabeek eutsi diezaiokete hizkuntzari: "Hezur-haragizko gizaki bat ezin da unibertsala izan; guztiok gara testuinguru jakin baten kume".

UEUk eta Jakin aldizkariak elkarlanean antolatu dituzten jardunaldiak dira, Herria, nazioa, estatua... eta euskarekin zer? izenburupeko azken Jakin-en zenbakiak jaso dituen hausnarketekin segitzeko helburuz.

Azken urteotan pil-pilean dagoen eztabaida bati eskaini dio aldizkariak azken zenbaki hori: euskaraz eta naziogintzaz ari baitira Alaitz Aizpuru, Haritz Garmendia, Koldo Izagirre, Unai Apaolaza, Joxe Manuel Odriozola, Jule Goikoetxea, Eduardo Apodaka eta Idurre Eskisabel.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Tolosako Laskorain ikastola, artxiboko irudi batean. ©JON URBE / FOKU

Matrikulazioan gardentasun handiagoa eskatu diote eragileek Hezkuntza Sailari

Irati Urdalleta Lete

Ikastolen Elkarteak esan duenez, gardentasunik ezean ez dute ikaslerik bidaliko beste zentroetara. EHIGEk Eusko Jaurlaritzari eskatu dio legea betetzeko
Rebeca Huaytaren hilketa salatzeko kontzentrazioko artxibo irudia. ©E. PORTILLO

Emakume bat larri dago bikotekide ohiak jipoitu eta hari su eman ostean

Edu Lartzanguren Maite Asensio Lozano Javi West Larrañaga

Andrea oso larri dago, Gurutzetako erredura larrien unitatean. Bikotekide ohia 63 urteko gizonezko bat da, eta etxean egin dio eraso
Manifestazioa Donostiako EHUko campusetik irteten, atzo. ©GORKA RUBIO / FOKU

«Hezkuntza sistema sozialista» aldarrikatu dute Ikasle Abertzaleek

Jone Arruabarrena

Seinalatu dute hezkuntza sistema «enpresari handien menpe» dagoela, eta greba antolakuntzan «oztopoak» jarri dizkietela ere salatu dute
Navarra Suma taldea, osoko bilkuran xenofobiaren aurkako legea eztabaidatzen ari zirenean. ©NAFARROAKO PARLAMENTUA

Arrazakeriaren aurkako foru legea onartu dute, Navarra Suma gabe

Ion Orzaiz

Arau berriaren helburua izanen da «pertsona arrazializatuen eskubideak bermatzea» eta «administrazioaren bazterkeria» eragoztea. Navarra Sumak ez beste talde guztiek babestu dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...