Euskal Presoak

Hamalau urteko kartzela zigorra ezarri diote Ibon Goieaskoetxeari

ETAko "logistika militarraren arduradun" izatea egotzita atxilotu zuten Goieaskoetxea 2010ean.

2015eko uztailaren 2a
12:10
Entzun 00:00:0000:00:00

Auzitegiek ezarritako hamalau urteko espetxealditik gutxienez bi heren kartzelan egin beharko ditu Ibon Goieaskoetxea gernikarrak. Zigorra amaitutakoan, berriz, Espainiako Poliziaren esku uztiko dute, haren aurkako euroagindua betez.

Aurretik beste bi kartzela zigor zituen Goieaskoetxeak, zazpi urtekoa bata eta bostekoa bestea. Baina auzitegiek hiru zigorrak bat egitea erabaki dute, eta, beraz, zigorrik luzeena bete beharko du.

Fleury-Merogisko espetxean dago egun gernikarra.

Joan den maiatzean Etxerat-ek salatu zuen Goieaskoetxea jipoitu egin zutela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.