Albistea entzun

polizia operazioa

Epaileak aske utzi ditu Mateo eta Lekunberri

Euskal Irratiek jakinarazi dutenez, Ortzaizen atxilotutako bost lagunetako bi aske uztea erabaki du epaileak: Jeff Mateo eta Terexa Lekunberri. Gertakarien ondorioz sortu sostengu batzordeak manifestatzera deitu du larunbaterako, Donibane Garazin, 17:00etan.

Agerraldi jendetsua egin dute Ortzaizen gaur zortziko manifestazioa deitzeko./
Agerraldi jendetsua egin dute Ortzaizen gaur zortziko manifestazioa deitzeko./ Nora Alberbide Tamaina handiagoan ikusi

Nora Arbelbide -

2015eko uztailak 11 09:27

Oraingoz, ez dago Iñaki Reta eta Xabier Goienetxeari buruzko berririk.

Atzo, Parisera eraman zituzten astearte gauean atxilotu Iñaki Reta eta Xabier Goienetxea ustezko bi etakideak, haiek atxilotu zituzten Ortzaizeko etxearen jabe Jeff Mateo eta Terexa Lekunberri eta ostegun goizean atxilotu Graxi Etxebehere. Gaur iragatekoak ziren "terrorismoaren" aurkako epailearen aitzinetik.

Manifestaziorako deia

Gaur goizean, manifestaziora deitu du Ortzaizen sortu sustengu komiteak, Errepresiorik ez, konponbidea orain lelopean. Poliziak erabili bortizkeria salatu eta atxilotuak askatzea aldarrikatu dute, Ortzaizen, 600 bat etorriak zirela sostenguz.

Jojo Bidart kazetariak kazetari gisa salaketa jarriko duela iragarri du. Astearte gaueko polizia operazioaren harira, Poliziak tripan zauritu zuen gomazko pilota batekin. Haren gisara, erietxetik iragan diren beste hiru herritarrek ere salaketa jartzekoa dute, horiek hirurak ere Poliziak zaurituak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.