polizia operazioa

Epaileak aske utzi ditu Mateo eta Lekunberri

Euskal Irratiek jakinarazi dutenez, Ortzaizen atxilotutako bost  lagunetako bi aske uztea erabaki du epaileak: Jeff Mateo eta Terexa Lekunberri. Gertakarien ondorioz sortu sostengu batzordeak manifestatzera deitu du larunbaterako, Donibane Garazin, 17:00etan.

Agerraldi jendetsua egin dute Ortzaizen gaur zortziko manifestazioa deitzeko. NORA ALBERBIDE
Nora Arbelbide Lete.
2015eko uztailaren 11
09:27
Entzun

Oraingoz, ez dago Iñaki Reta eta Xabier Goienetxeari buruzko berririk.

Atzo, Parisera eraman zituzten astearte gauean atxilotu Iñaki Reta eta Xabier Goienetxea ustezko bi etakideak, haiek atxilotu zituzten Ortzaizeko etxearen jabe Jeff Mateo eta Terexa Lekunberri eta ostegun goizean atxilotu Graxi Etxebehere. Gaur iragatekoak ziren "terrorismoaren" aurkako epailearen aitzinetik.

Manifestaziorako deia

Gaur goizean, manifestaziora deitu du Ortzaizen sortu sustengu komiteak, Errepresiorik ez, konponbidea orain lelopean. Poliziak erabili bortizkeria salatu eta atxilotuak askatzea aldarrikatu dute, Ortzaizen, 600 bat etorriak zirela sostenguz.

Jojo Bidart kazetariak kazetari gisa salaketa jarriko duela iragarri du. Astearte gaueko polizia operazioaren harira, Poliziak tripan zauritu zuen gomazko pilota batekin. Haren gisara, erietxetik iragan diren beste hiru herritarrek ere salaketa jartzekoa dute, horiek hirurak ere Poliziak zaurituak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.