abiadura handiko trena
Ekin dio AHTaren kontrako bizikleta martxak
Zortzi egunez Nafarroa eta Arabako hainbat herritatik igaroko da martxa Lurraren alde bizi-bizi lelopean.

Castejonetik abiatu da heldu den abuztuaren 1ean Gasteizen amaituko den AHTaren kontrako III. Bizikleta Martxa. Abiadura Handiko Trena salatzeko martxa izatearekin batera, ingurumenari kalte egiten dioten beste hainbat jarduera ere salatuko dituzte, fracking-a kasu.
Ibilbidean zehar hainbat geldialdi egingo dituzte, eta hitzaldiak eta beste hainbat ekitaldi antolatu dituzte "lurraren alde borrokatzen duten pertsona zein kolektiboekin" elkarlanean.
Martxaren antolatzaile Mugitu! elkartearen ustez "ulertezina" da Nafarroan AHTren obrak eta egitasmoa berehala geldiarazteko erabakirik ez hartu izana eratu berri den gobernu akordioan. "AHT gelditzeko aldarrikapenak babes sozial zabala du", diote.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.