abiadura handiko trena

Ekin dio AHTaren kontrako bizikleta martxak

Zortzi egunez Nafarroa eta Arabako hainbat herritatik igaroko da martxa Lurraren alde bizi-bizi lelopean.

AHTaren kontrako bizikleta martxa Castejonen hasi da. JAGOBA MANTEROLA, ARGAZKI PRESS
2015eko uztailaren 25a
13:37
Entzun

Castejonetik abiatu da heldu den abuztuaren 1ean Gasteizen amaituko den AHTaren kontrako III. Bizikleta Martxa. Abiadura Handiko Trena salatzeko martxa izatearekin batera, ingurumenari kalte egiten dioten beste hainbat jarduera ere salatuko dituzte, fracking-a kasu.

Ibilbidean zehar hainbat geldialdi egingo dituzte, eta hitzaldiak eta beste hainbat ekitaldi antolatu dituzte "lurraren alde borrokatzen duten pertsona zein kolektiboekin" elkarlanean.

Martxaren antolatzaile Mugitu! elkartearen ustez "ulertezina" da Nafarroan AHTren obrak eta egitasmoa berehala geldiarazteko erabakirik ez hartu izana eratu berri den gobernu akordioan. "AHT gelditzeko aldarrikapenak babes sozial zabala du", diote.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.