Albistea entzun

Gazteei begira

Gazteen ihesa

Alarma eragin dute azken urteetan atzerrira joan diren gazteek. 2012an, 22.000 gaztek baino gehiagok alde egin zuten Hegoaldetik. Ihesa krisiari lotua dago hor. Iparraldean lehenagotik dator. Hoa gazte horietako batzuen lekukotasunak.

Alemanian egiten du lan Maite Lizarragak
Alemanian egiten du lan Maite Lizarragak / BERRIA

Garikoitz Goikoetxea -

2015eko uztailak 30

KEPA ITURRIOZ

«Euskal Herrian ez zegoen aukera handirik»

Karrera egiten hasi zenean, ez zitzaion burutik pasatu ere egin kanpora lanera joan beharko zuenik. «Ez neukan batere intentziorik, eta ikasketak egiten ari nintzela ere ez neukan asmorik». Erasmus egitasmoak aldarazi zion ikuspegia Kepa Iturriozi (Legorreta, Gipuzkoa, 1985): «Orduan ikusi nuen neure burua lehen aldiz herritik kanpo». Ikasketak amaituta, ordea, Euskal Herrira bueltatu zen. «Baina ez zegoen aukera handirik». Programatzailea da, eta Euskal Herrian «zailagoa» da lana aurkitzea. Suitzan egon zen bi urtez, eta Amsterdamen dago orain (Herbehereak).

Tomtom enpresan ari da lanean. GPSekin eta era horretako gailuekin lan egiten dute. Software garatzaile gisa dihardu Iturriozek, «hainbat gailu sinkronizatzeko on line zerbitzuan». Lan baldintzekin ez du kexurik. «Eskaera oso handia da une honetan, eta oso baldintza onak lor daitezke». Bueltatzea ez dago Iturriozen planetan. «Hemen industria asko dago, eta aukera handia lan ona izateko. Han zailagoa da».

Gazteen ihesaz kezka izatea ulertzen du: «Hezkuntzan egin da inbertsioa gu formatzeko, denon dirua erabiliz, eta gero kanpora joan behar. Hori dirua galtzea da». Baina nabarmendu du aukera ere badela. «Tokiak ezagutzeko aukera ona da». Ez du baztertu beste nonbaitera joatea.



MAITE LIZARRAGA

«Baldintza onetan bueltatu nahi dut»

Bi urte pasatxo daramatza Maite Lizarragak (Iruñea, 1984) Alemanian, Schwabisch Hall herrian. «Ez nuen gogorik, baina bai beharra, eta horregatik erabaki nuen lan bila etortzea Alemaniara». Arkitektura ikasketak egin zituen, eta irakasgaitasun ziurtagiria erdiesteko ikastaroa, ondoren. Iruñean ez zuen «ganorazko ezer» aurkitu. Orduan, egoerak itota, Iruñeko Merkataritza Ganberak antolaturiko programa batean eman zuen izena. Hiru hilabetez ikasi zuen alemana Iruñean, eta beste bi hilabetez Alemanian. Azken hila praktiketan zetzan, programak jarritako enpresa batean. Horrela lortu zuen lana Lizarragak. «Asko pentsatu gabe hartutako erabakia» izan zela adierazi du: «Gehiago hausnartu banu, ez nintzen etorri izanen. Eta eskerrak! Hemen, gutxienez, lanean eta ikasten nabil». Haren arabera, «baldintzak onak dira, jarduera nekeza den arren». Arropa enpresa bateko departamentuan dabil saltoki berriak diseinatzen.

Atzerrira joatea «zaila» izan dela ohartarazi du. Dena den, orain arteko egonaldiaz baikor azaldu da: «Behartuta etorri nintzen hein batean, baina asko ikasi dut alderdi guztietan. Izugarrizko esperientzia izan da. Hizkuntza eta kultura berri bat ikasi ditut». Burua, ordea, sorlekura doakio. «Itzultzeko gogoa» du: «Erabaki dut jada hara joan nahi dudala, eta zer edo zer bilatzen hasi naiz, baina baldintza onetan bueltatu nahi dut».


ANE TRUJILLO

«Azaldu dezaket nire esperientzia, baina ez ulertu»

Irakasle eskolako ikasketak amaitu eta ogibide horretan lana topatzea zaila neukan. Europan ingelesez mintzatzen diren herriak aztertu, eta Irlanda etorri zen niregana». Horrela azaldu du bere erabakia Ane Trujillok (Gasteiz, 1989). Urtebeterako joan zen, itzultzeko eguna buruan, baina orain ez daki noiz bueltatuko den. «Hemengo kulturaz eta jendeaz maitemindu naiz, eta euren herriarekiko duten maitasuna miresgarria iruditzen zait». Baina, noizean behin, egoeraz ohartzen da: «Abentura batean nabil. Zaila da bizipen hau aldi baterakoa ez baizik betirako bizipena izatea».

Atzerrira joateko arrazoi nagusietako bat hizkuntza zen. «Nire ingeles maila oso eskasa zela jakinda, ikasteko beharra nuela sentitu nuen». Onartu du ez duela egun guztian hitz egiten ingelesez, baina edukitako lanekin lortu du hizkuntza ikastea: «Familia irlandar batekin aritu nintzen lanean hasieran, eta haurtzaindegi batean nago gaur egun».

Irlandan bi urte bete berri ditu, eta ez da erabakiaz damutzen: «Nahia izanez gero, edonor animatuko nuke pausoa ematera». Historia politak eta ez hain politak gertutik entzun ahal izan dituen arren, «zuzenean» bizi beharreko abenturatzat ikusten du bere bizipena: «Esperientzia hau azaltzeko erraza da, baina ulertzeko ez hainbeste».



XABIER AMURRIO

«Gazteentzako lan aukerak urriak dira»

Bi urte eta erdi daramatza Xabier Amurriok (Gernika-Lumo, Bizkaia, 1989) Poloniako Wroclaw hirian. Lan aukera faltagatik joan zen, «abenturara», eta Euskal Herria buruan badu ere, oraindik ez du bueltatzeko asmorik; aukera interesgarri bat agertu arte ez behintzat. Credit Suisse bankuan ari da lanean, burtsan egiten diren salerosketak gainbegiratzen. Pozik dago bere ikasketekin erlazionatutako lanbide batean ari delako. «Ez da ohikoena, ez etxean, ezta kanpora lan bila joan direnen artean ere». Gainera, enpresak eskaintzen dizkion baldintzak oso onak direla azaldu du: «Seguru pribatua dut, soldata ere ona da, eta lanorduak nire beharrizanen arabera kudeatzen ditut».

Polonian eskaintzen dizkioten baldintzak ez ditu aurkitu Euskal Herrian. Hala ere, egoera hobetu dela uste du. «Baina oraindik gazteentzako aukerak urriak dira. Kalitate gutxiko kontratuak baino ez daude». Horrek egunerokoan pentsatzea dakarrela iritzi dio Amurriok, eta, ondorioz, ezin dela etorkizunerako planik egin. «Langile gehienak lana galduko duten beldur dira». Poloniako egoera kontrakoa da: ekonomia gorako bidean doa, eta horrek baldintza hobeak izatea dakarrela azaldu du. «Egunerokoa merkeagoa da, biztanleria gazteagoa da, eta gehienek ingelesez egiten dute. Horrek enpresa handiak eta multinazionalak erakarri ditu». Euskal Herrian orain urte batzuk bezala, oparoaldia nabari dela adierazi du.

«Denak berdin jarraitzen badu, atzerrian lanean jarraitu beharko dut aukeraren baten zain, baina azkenean bueltatuko naiz». Bitartean, esperientziaz gozatu nahi du, eta uste du atzerrian egindakoak ateak zabalduko dizkiola etorkizunean Euskal Herrian lana bilatzeko.


MARGA BERRA

«Itzuli aurretik munduan zehar ibili nahi dut»

Parisen bizi bada ere, hango lan eskaintzez gainera, Euskal Herriko hainbat proiektutan murgilduta dabil Marga Berra (Baiona, 1990). «Parisen bakarrik banintz, ez nuke lan aski izanen, eta Hendaian bakarrik lan eginez gero, ezta ere; oreka lortu dut bietan naizelako». Grafismoan dihardu Berrak. Arte Ederretako ikasketak egin zituen Orleanerrian (Frantzia), eta adierazpen grafikora bideratu zituen bost urteko ikasketak. Orain dela bi urte, unibertsitatea amaitu zuenean, lagun batek eta biek Parisera joatea erabaki zuten, lehen lan esperientziaren bila.

Orleanerriko Arte Ederretako Unibertsitatea Paristik oso hurbil dago, trenez ordubete eskasera. Horrek eragina izan zuen lan bila Frantziako hiriburura joateko hautuan. «Lapurdin ez nuen kontakturik, eta Parisen bai, unibertsitateko ikaskide gehienak han ingurukoak zirelako. Iparraldean, grafismo kontuan, ez

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Donostia ospitalea, artxiboko irudi batean. ©JON URBE / FOKU

Lehen azterketen arabera, Donostian ospitaleraturiko andreak ez du ebolarik

Edurne Begiristain Arantxa Iraola

Eria ondo dagoela eta herritarrentzako arriskurik ez dela esan du Xabier Zubeldia medikuak. Gaitz tropikaletarako protokoloa martxan dute
Nekane Arratibel irakasle eta ikertzaileak <em>Zer behar dute gazteek?</em> jardunaldietan parte hartu zuen atzo, Bilbon. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Euskara, gazteen ikuspegitik

Olatz Silva Rodrigo

Lehen mailako ikasleen profil linguistikoa ezagutzeko ikerketa egin du Mondragon Unibertsitateak. Azterlanaren arabera, testuinguruak eragina dauka gazteen hizkuntza ohituretan eta hautuetan
 ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

«Periferia maiz deserosoa da, eta injustizia ere bada»

Gotzon Hermosilla

Euskarari eta euskal kulturari dagokionez periferian dauden gazteek «euren zentroak» sortzen dituztela azaldu du Jauregizuriak, eta hori «balioetsi» behar delakoan dago.
Maialen Mazonen hilketa salatzeko astelehenean Gasteizen egin zuten elkarretaratzeko irudi bat. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Indarkeria matxistaren biktimak babesteko protokoloa gogortu dute

Javi West Larrañaga

Gasteizko hilketagatik aldatu dute protokoloa Araban, urruntze agindua urratzen dutenak atxilotzeko, Bizkaian eta Gipuzkoan egiten den legez

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...